Edukira joan

Demokrata Progresistak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Demokrata Progresistak
Datuak
Izen laburraPD
Motaalderdi politikoa eta former liberal party (en) Itzuli
HerrialdeaIrlandako Errepublika
Ideologialiberalismoa
Kokapen politikoazentro-eskuin
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1985eko abenduaren 21a
Sortzailea
Desagerpena2009ko azaroaren 20a
Koloreak    
webgune ofiziala

Demokrata Progresistak (Progressive Democrats ingelesez edo An Páirtí Daonlathach gaeleraz) alderdi politiko irlandarra da. Gizarte zein ekonomia alorretan joera liberala daukate; estatuaren esku hartzea baino enpresa pribatua bultzatzea hobe dela uste dute.

Desmond O'Malleyk sortu zuen alderdia 1985ean, Fianna Failek alderditik kanporatzean. Alderdiaren beste sortzaileak Fianna Faileko kideak ziren ere bai. 1987ko hauteskundeetan emaitza onak izan zuten eta Daileko hirugarren alderdia bilakatu zen. 1889an koalizio gobernu bat osatu zuten Fianna Failerekin, 1992raino iraun zuena. 1997an FF-PD koalizioa errepikatu zuten, 2007ra arte gobernuan egon dena.

2007ko hauteskundeetan alderdiak inoizko porrotik handiena izan zuen, bere zortzi eserlekuetatik sei galduta. 2009ko udal eta europar hauteskundeetara buruzagi berri batekin joan nahi zutela adierazi arren, zenbait eskandaluren ondorioz, zuzendaritzak alderdia desegiteko proposamena aurkeztu zuen 2008ko irailean. 2008ko urrian egingo de kongresuan eztabaidatuko da puntu hori.

Alderdiburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1985–1992: Des O'Malley
  • 1993–2006: Mary Harney
  • 2006– : Michael McDowell

Deputy Leaderra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1986-1989: Michael Keating
  • 1989-1992: Pearse Wyse
  • 1992–1994: Pat Cox
  • 2006– : Liz O'Donnell
  • 2002–2006: Michael McDowell
  • 2006– : Tom Parlon

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]