Edukira joan

Delhi poni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Deli poni» orritik birbideratua)
Delhi ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Indonesia

Delhi ponia Indonesiako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Arrazaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poni arraza hau oso lotuta dago Batak poniarekin, eta Batak mendietan garatu zen. Arrazaren izenak, antza, garai batean Delhi hiritik esportatutako zaldi ugarietan du jatorria[1]. Zaldi arraza hau hasiera batean Singapurrera eraman zuten eta gero Malasian barrena Malaka eta Penangera[2].

Gauza jakina da Malasiako Uhartetako lehendabiziko zaldiak duela ehunka etorri ziren mendebaldetik Hindu inbaditzaileak ekarrita. Baita Pegu eta Txinako merkatariek ekarrita ere.

Indonesiako beste hainbat poni arraza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indonesian badira zortzi bertako poni arraza. Zalantzarik gabe uhartedian haibeste uharte izateak, irlen artean poni arraza ezberdinen garapena bultzatu du. Indonesiako poni arrazak honakoak dira: Batak ponia, Gayoe, Sandalwood ponia, Delhi ponia, Baliko zaldia, Javako ponia, Timordar ponia, eta Sumba eta Sumbawa poniak[3].

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]