Deepwater Horizon
Deepwater Horizon posizionaketa dinamikoko petrolio plataforma erdi-urperagarria zen. Plataforma honen funtzioa sakonera handitan dauden petrolio-hobiak zulatzea zen, leku batetik bestera mugitzen zelarik. Zulaketa prozesua bukatua dagoenean, beste dorre batzuk arduratzen dira petrolioa ateratzeaz.
Deepwater Horizon Transocean konpainiaren zen, eta BP-ri utzia zegoen 2013ko iraila arte. 2009ko irailean, historiako hobi sakonena zulatu zuen. Deepwater Horizon 2010eko apirilaren 22an hondoratu egin zen, bi egun lehenago izandako leherketa baten ondorioz.
Eztanda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zulaketa azken fasean zegoen non hobia zementatzen ari ziren berau finkatzeko. 2010eko apirilaren 20an dorrean izandako eztanda batek sua sortu zuen eta hamaika pertsona desagertu ziren. Zazpi langile hegazkinez ebakuatuak izan ziren New Orleanseko ospitalera. Itsasontziek dorrera ura jaurti zuten, baina ez zuen ezer lortu bertako su-garren tamainagatik. Deepwater Horizon 2010eko apirilaren 22an hondoratu zen 1500 metroko sakonera duen uretan eta hobitik 400 metro ipar-mendebaldera aurkitu da. Sortutako petrolio ihesak arrisku larrian utzi ditu bertako arrain, hegazti, eta zonaldeko turismoa ere.