Dashiki
Itxura
Dashikia Afrika mendebaldean erabilitako gizonek jazteko jantzi koloretsua da. Antza, Nigerian sortu zen. Afrikatik kanpo ere ikus daiteke, esaterako Ameriketako Estatu Batuetan edo Frantzian. Gorputz erdia estaltzeko erabiltzen da. Emakumeek pareko janzkera dute, kaftan izenekoa. Dashiki Hausa hizkuntzatik dator, euskaraz "alkandora".[1][2]
Dashiki motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jantzi hau formala edo ezformala izan daiteke. Normalean oso askatua eramaten da eta lepoak V itxura du. Brodalan deigarriak izaten dituzte. Koloreek esanahi desberdinak adierazten dituzte:
- Grisa kolore tradizionala da, Afrikako mendebaldean ezkontzetako propioa.
- Batzuetan, senargai batzuek ezkontzan zuri kolorea erabiltzen dute.
- Purpura eta labanda, Afrikako errege familien kolorea da.
- Urdina: maitasuna, harmonia eta bakearen kolorea.
- Beltza eta gorria, hiletetako koloreak dira.