Edukira joan

Dantzerti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dantzerti
Datuak
MotaArte Dramatikoko goi mailako eskola
HerrialdeaEuskal Autonomia Erkidegoa
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2015
webgune ofiziala
Twitter: Dantzerti Instagram: dantzerti Edit the value on Wikidata

Dantzerti edo Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola,[1] Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpeko entitatea da. Eskola 2015ean sortu zen eta Bilboko Sarriko auzoan dagoen Juan Crisostómo de Arriaga Musika Kontserbatorioa du egoitza.[2] 2019an jakinarazi zenez, eskola BAMIizeneko eraikinera lekuz aldatzeko asmoa dago eta data ezezaguna bada ere, proiektuaren aurrekontua 318 milioi eurokoa da.[3][4]

2026an Goi Mailako Arte Dramatikoko Eskolen Jaialdiaren (gaztelaniaz, ESADFEST) egoitza izango da.[5]

Cristina Uriarteren arabera, eskolaren izena 30. hamarkadako gizarte mugimenduen omenezko keinua da, Antzerti aldizkaria sortu zirenekoak.[6][7] Gehitu egin zaion ‘D’ letra ordea, dantzari egiten dio erreferentzia.[6][7]

Eskola honetan egindako ikasketak Unibertsitate Graduaren baliokide dira, hau da, lau kurtso, 60 kredito ECTS bakoitzeko.[8][7] Hori dela eta, eskolan sartzeko beharrezkoa da Batxilergoa izatea edo 25 urtetik gorakoen kasuan sarbide azterketa gainditzea.[6] Eskolak bi gradu eskaintzen ditu: Arte Dramatikoko Gradua eta Dantzako Gradua.[9] 2015-2016 kurtsoan 25 ikaslerekin hasi zen, 15 antzerkia ikasten eta beste 10 dantzan trebatzen.[10] Aldiz, 2024-2025 kurtsoan 91 ikasle ditu.[11] Graduen lehenengo promozioak 2019an atera ziren.[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Dantzerti. «ZER DA DANTZERTI - Dantzerti» www.dantzerti.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
  2. «Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioa» www.kulturklik.euskadi.eus 2015-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
  3. (Gaztelaniaz) Vallejo, Marta Fdez. (2019-06-12). «Dantzerti se trasladará al edificio que alberga a EiTB y Hacienda en Bilbao» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  4. dantzancom. «Dantzerti se ubicará definitivamente en el edificio de EITB» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  5. (Gaztelaniaz) López, Alejandro. (2024-09-09). «Dantzerti será la sede del Festival de las Escuelas Superiores de Arte Dramático en 2026» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
  6. a b c (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2015-04-02). «La escuela de arte dramático Dantzerti abre sus puertas para el curso 2015-2016» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
  7. a b c (Gaztelaniaz) Elordi, Iñaki Mendizabal. (2015-04-02). «Dantzerti ofrecerá estudios superiores de danza y teatro desde septiembre» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
  8. dantzancom. «Dantzerti abrirá sus puertas con 15 plazas de Arte Dramático y 25 de Danza» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
  9. Dantzerti. «ESPEZIALITATEAK - Dantzerti» www.dantzerti.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  10. a b (Gaztelaniaz) Abajo, Teresa. (2019-05-28). «La primera promoción de Dantzerti sale a escena con un montaje sobre la identidad» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
  11. Press, Europa. (2024-09-09). «Dantzerti inicia el curso con "la firme apuesta por el liderazgo pedagógico" y por reforzar "todavía más" el euskera» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantzerti - webgune ofiziala