Daniel Verstraete
Daniel Verstraete | |||
---|---|---|---|
1978ko otsailaren 27a - 1994ko martxoaren 26a - Zithulele Patrick Mvemve (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Klerksdorp (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Oostrozebeke, 1924ko uztailaren 31 (100 urte) | ||
Herrialdea | Belgika | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Daniel Alphonse Omer Verstraete (Oostrozebeke, 1924ko uztailaren 31) belgikar-hegoafrikar elizgizona da, Klerksdorpeko apezpiku emeritua. Aurretik Mendebaldeko Transvaalgo prefeta apostolikoa izan zen 1965eko azaroaren 9tik 1978ko otsailaren 27ra arte eta Vatikanoko II. kontzilioan parte hartu zuen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Flandrian jaio zen eta gaztetan Maria Sortzez Garbiaren Misiolari Oblatoen kongregazioan sartu zen[1]. 1950eko otsailaren 19an apaiztu zen[2].
Misiolari gisa lan egin zuen Hegoafrikan eta 1965eko azaroaren 9an Mendebaldeko Transvaalgo lehen prefektu apostoliko izendatu zuten[3]. 1965ean Vatikanoko II. kontzilioko laugarren saioan parte hartu zuen[2].
1978ko otsailaren 27an prefektura apostolikoa elizbarrutiko mailara igo zen eta Paulo VI.a aita santuak Daniel Verstraete apezpiku izendatu zuen. Urte bereko maiatzaren 14an apezpiku ordenatu zuten Klerksdorpen[3]. Spiritu et Ambulemus (euskaraz: «Joka dezagun Espirituaren arabera»)[4] leloa hautatu zuen[5].
1994ko martxoaren 26an erretiroa hartu zuen[2].
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Marcantonio Colonna kardinala (1762)
- Hyacinthe-Sigismond Gerdil kardinala (1777)
- Giulio Maria della Somaglia kardinala (1788)
- Carlo Odescalchi kardinala (1823)
- Costantino Patrizi Naro kardinala (1828)
- Lucido Maria Parocchi kardinala (1871)
- Pio X.a aita santua (1884)
- Gaetano De Lai kardinala (1911)
- Raffaele Carlo Rossi kardinala (1920)
- Amleto Giovanni Cicognani kardinala (1933)
- Alfredo Poledrini apezpikua (1965)
- Peter Fanyana John Butelezi artzapezpikua (1972)
- Daniel Verstraete apezpikua[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Oblate's Corner – Our Oblate Bishops» Official Website of the Oblates in Indonesia (Noiz kontsultatua: 2019-01-10).
- ↑ a b c d (Ingelesez) «Bishop Daniel Alphonse Omer Verstraete, O.M.I.» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
- ↑ a b (Ingelesez) «Official Diocese of Klerksdorp Website» Official Diocese of Klerksdorp Website (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
- ↑ Ga 5:25
- ↑ (Ingelesez) «Bishops of Klerksdorp (Roman Rite)» GCatholic (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).