Edukira joan

Cuphead

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cuphead
Jatorria
Argitaratze-data2017
Jatorrizko herrialdeaKanada
ArgitaletxeaStudio MDHR (en) Itzuli
Banatze bideabanaketa digital eta deskarga digitala
Azken bertsioa1.3.4
Ezaugarriak
Genero artistikoaplataforma-bideo jokoa eta run and gun (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa, frantsesa, italiera, alemana, gaztelania, japoniera, koreera, poloniera, brasildar portugesa, errusiera, Txinera sinplifikatua eta Latin American Spanish (en) Itzuli
Joko-moduatwo-player video game (en) Itzuli, bakarka jokatzeko modua, Jokalari anitzeko modua eta lankidetzan jokatzeko modua
EuskarriaXbox One, Microsoft Windows, Nintendo Switch, MacOS X eta PlayStation 4
Sarrera gailuateklatua, agintea eta sagua
Adin-sailkapenaEveryone 10+USK 6
Software motoreaUnity (mul) Itzuli
Ekoizpena
GaratzaileaStudio MDHR (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaKristofer Maddigan (en) Itzuli
Fikzioa
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak
cupheadgame.com
IMDB: tt4779924 Edit the value on Wikidata

Cuphead Studio MDHR Entertainmentek garatutako eta argitaratutako bideo-joko indie bat da. Pertsonaia nagusia hartuta, Cuphead, jokalariak hainbat etsai gainditu behar ditu deabruarekin daukan zorra kitatzeko. 1930. hamarkada garaiko animatzaileen lanetan oinarritzen da Max Fleischer's-en Fleischer Studios, esterako, eta hauen estiloa eta surrealismoa mantentzen du. 2017ko irailaren 29an argitaratu zen Xbox One eta Microsoft Windowserako. Milioi bat ale baino gehiago saldu zituen lehen bi asteetan. Diseinuagatik miretsia izan zen eta haren zailtasunagatik nabarmendua.

Istorioa Inkwell Island deituriko fikziozko lurraldean ematen da. Cuphead eta haren anaia, Mugman, jostaketa maitatzen duten bi mutil dira, Elder Kettle-en ardurapean bizitzen direnak. Elder-en aholkuen kontra deabruaren kasinoan amaitzen dira, King Dice-ek zuzenduta. Hasierako txandetan zorte handia izaten dute eta Deabruak apustua igotzea proposatzen du. Anaiak txanda bat gehiago irabazten badute kasinoa haiena bihurtuko da baina, galtzekotan, deabruak haien arimak eramango ditu. Zoritxarrez apustua galdu egiten dute eta errukia eskatzen diote Deabruari. Honek akordio batetara heltzen da haiekin: Deabruarekin zorrak dituzten biztanle ezberdinen arimak batu behar dituzte gauerdia baino lehenago. Elder Kettle-ri laguntza eskatzen diote eta honek edabe magiko baten bidez atzamarretatik tiroak egiteko boterea ematen die, abenturan zehar lagungarria aurkituko dutelakoan.

CupHead StudioMDHR-ek garatutako lehen bideo-jokoa da, Chad eta Jared Moldenhauer anaiak osatutako estudio indie bat. Animazio lan osagarrietan Jake Clark hartu zuen parte. Produkzioa 2010ean hazi zuten eta haien etxetik lan egiten zuten. Unity programa erabili zuten jokoa sortzeko.

Txikiak zirenetik gustatzen zitzaizkien 30. hamarkadako marrazki bizidunak. Animazio hauekiko eta bideo-jokoko zaletasun handia zeukaten. 2000ean estilo hau izango zuen jolasa egiten saiatu ziren baina baliabide falta zela eta alde batera utzi behar izan zuten. Berriro saiatzea erabaki zuten "Super Meat Boy" Jolasaren arrakasta ikustean. Pertsonai nagusiaren diseinua sortzeko inspirazioa 1936ko Japoniako iragarki bat izan zen baina behin betiko itxura aukeratu baino lehen 150 froga inguru egin zituzten.

Erabilitako animazio teknika 1930. hamarkadan garatu zenaren antzekoa da. Chad Moldenhauer, aurrez aldetik diseinu grafikoan lan egin zuenak, eskuz marraztu zituen animazioak eta atzealdeak akuarelarekin egin zituen. 60 fotograma segundoko osatzen dute game-play-a eta animazioak, berriz 24 fotograma segundokoak dira. Teknika hau erabiltzean gaur egungo pixel estiloaren perfekzionismoaren jarreraren kontra joatea zen. Jared Moldenhauer jokoaren beste arlo batzuk landu zituen, baina diseinuak batera erabakitzen zituzten. Bere lana aurrera eramateko Errumaniako programatzaile bat, Brooklyngo animatzaile bat eta Ontarioko jazz musika jotzaile bat alokatu zituzten.

Moldenhauer anaiak haien jokoaren mamia jolas beran zegoela haren istorioan baino azaldu zuten. Zailtasun aukera ezberdinak ezarri zituzten eta egoera larrian dagoen damatxoaren istorio klasikoa alde batera utzi zuten. Horren ordez Cuphead mutikoa bere burua sartuko du estualdietan. Jokoaren handinahiko diseinua eta proiektuan lan egiten zuten pertsona kopuru txikia zela eta bere etxeak hipotekatu behar izan zituzten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]