Cozumel
Itxura
Cozumel | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 12 m |
Mota | uharte |
Luzera | 45,3 km |
Zabalera | 16,6 km |
Azalera | 539 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 20°25′N 86°55′W / 20.42°N 86.92°W |
Estatu burujabe | Mexiko |
Mexikoko estatu | Quintana Roo |
Ur-gorputza | Karibe itsasoa |
Cozumel, maieraz Kùutsmil edo Ah Cuzamil Peten, literalki "Enara" edo "Enaren Lurraldea", Mexikoko Quintana Roo estatuaren eta Yucatán penintsularen kostaldetik 19 kilometro ekialdera dagoen uharte bat da, Karibe itsasoan, Playa del Carmen udalerriaren parean eta Cancún hiritik 61 kilometro hegoaldera. Cozumel itsasarteak lur lehorretik banatzen du. Bertan, Cozumel udalerria dago.
Mexikoko hirugarren uharterik handiena da eta bigarren populatuena.
2011an 100.00 inguru biztanle zituen. Ekonomia nagusiki turismoan oinarritzen da, bainuetxe ugari ditu eta urpekaritza zaletuen helmuga ere bada.