Edukira joan

Cobh

Koordenatuak: 51°51′04″N 8°17′48″W / 51.851°N 8.2967°W / 51.851; -8.2967
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cobh
an Cóbh
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Munster
Konderria Cork konderria
Geografia
Koordenatuak51°51′04″N 8°17′48″W / 51.851°N 8.2967°W / 51.851; -8.2967
Map
Altuera47 metro
Demografia
Biztanleria12.800 (2016)
Bestelako informazioa

Cobh (irlanderaz an Cóbh), Irlandako bigarren hiririk populatuena den Corken itsas portua da. Munster probintzian eta Corkeko konderrian dago. 12.347 biztanle ditu (2011), hauetatik erdia pasatxo herrian bertan bizi dira eta beste erdia landa eremuan.

Irlandako herrien jatorrizko izenak irlandarrak eta ondoren anglizatuak badira ere, Cobh-en kasua alderantziz gertatzen da, izan ere jatorrizko izena The Cove of Cork edo Cove ("kala") baita. 1750ekoa da izen hau baina 1849an Viktoria erreginaren bisita zela eta, Queenstown izena jarri zioten. 1922an Irlandak independentzia lortzean hasierako izen ingelesa gaelizatu eta gaur egungo Cobh izena hartu zuen.

Cobh hiru uharteren artean kokaturik dago, herria bera Great Island uhartearen hegoaldean badago ere. Etxe viktoriar koloretsuek osatzen dute, eskailera gisan goraka doazenak, eta puntu gorenean San Colman katedrala dago. Beste uharte biak Haulbowline Island eta Spike Island dira.

Kondairak dioenez, Irlandako uhartearen lehenengo kolonizatzaileetakoa izan zen Neimheidh Corkeko kaira iritsi zen k.a. 1000 urtearen inguruan. Izurrite batek hil zituen Neimheadh eta haren jarraitzaileak, baina Cobh kokaturik dagoen uharte handiari Oilean Ard Neimheadh izena eman zitzaion mendeetan zehar.

Titanic ontzia Cobhen, 1912ko apirilaren 11an

Aipaturiko uharteko herriaren izena Ballyvoloon zen, baina 1750rako Cove herria bezala ezagutzen zen, izan ere kala hori garrantzitsua baitzen Cork hiriarentzako. 1787ko agiri batean 30 negozio zeudela aipatzen da. XIX. mendean garapen handia izan zuen herriak, batez ere ongi babesturiko kai naturalari esker. Base militarra bihurtu zen eta rol garrantzitsua izan zuen, Napoleondar Gerretan britainiar itsasontzien babeslekua izan baitzen.

Bere kaiari loturik badaude aipatu beharreko bi kontu. Lehenengoa Irlandako Gosete Handiaren eraginez Amerikara alde egin zuten emigranteen itsasoratze portu nagusietako bat izan zela, bi milioi eta erdi pertsona atera omen ziren Cobhetik, eta bigarrena, Titanic ontziak New Yorkerako bidean Europan azkeneko aldiz izandako portua Cobh izan zela, garai hartan Queenstown izenaz oraindik.

Hain garrantzitsua zen britainiarrentzat Cobheko kaia, Irlandak independentzia 1922an lortu bazuen ere Cobhek britainiarra izaten jarraitu zuen 1938 arte.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • San Colman katedrala: 1867 eta 1909 artean eraikitako katedral garaia da. 91'4 metrotako altuerarekin Irlandako eraikin handienetako bat da. Bestalde, Irlanda osoan kariloia daukan eliza bakarra da, eta Britainiar uharteetako handiena da 49 kanpai baititu.
  • The Queenstown Story: Hiriaren itsas historia azaltzen duen erakusketa aretoa da.
  • Annie Mooreren estatua: Hiriko kaian dago bere estatua bere anaiekin. Annie Moore New Yorkeko Ellis Islandeko inmigrazio zentro berrian onartua izan zen lehen inmigrantea izan zen, 1892ko urtarrilaren 1ean.

Hiritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]