Edukira joan

Coaching

Wikipedia, Entziklopedia askea
Coach bat bere ikaslearekin.
Enpresa munduan kontzeptua asko zabaldu da.

Coaching (euskaraz: «Entrenamendua») pertsonaren garapenerako bideak eskaintzen dituen praktika da. Irakaslea edo erakusleari coach izena ematen zaio. Coach batek bere ikaslea helburu pertsonal edo lanbideko zehatz bat lortzeko bidean jarriko du. Ikasleari coachee esaten zaio. Enpresa munduan kontzeptua asko zabaldu da, ekoizpena eta funtzionamendua hobetzeko asmoz.[1]

Coachinga ikasketa prozesu bat da non entrenatzailea pertsona bati edo eta talde bati inspiratzen eta laguntzen saiatzen den. Oso helburu zehatzak ditu. Coach norberaren erritmoa eta egoera kontuan izan behar du. Norberararen ezagutzan eta aldaketarako dituen aukeretan sakontzen lagundu behar du. Bezeroak dituen gaitasun pertsonalak eta profesionalak bere kabuz ateratzeko balio beharko du.[2]

Coaching motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mota asko dira eta, sarritan, sailkapena ez da erraza. Hona hemen arlo ezagunenak:

  • Kirol coaching
  • Hezkuntza goaching: Ikasleen formazioa hobetzeko.
  • Enpresa coaching: Labtegia hobeto funtzionatzeko.
  • Aldatzeko coaching: Pertsonalitatearen ezaugarriak hobetzeko.
  • Kolaborazio coaching: erakunde handietan langileen arteko kolaborazio grina indartzeko.
  • Erlijio coaching
  • Lidergo coaching: zuzentzeko eta agintzeko gaitasuna hobetzeko.
  • Ontologia coaching: pertsona eta haren ahalmen espiritualak hobetzeko.
  • ...

Prozesua bakarka edo, baita ere, taldeka egin daiteke. Egoera bakoitzerako aplikatutako metodoen arau unibertsalik ez badago ere, coaching prozesuaren egitura hau izan daiteke:[3] 1. Hasierako bilera: Une honetan, Coachearen egungo egoera hobeto definituko da garatu nahi duen esparru guztietan, normalean: pertsonalak, profesionalak, finkoak, harremanak, osasuna. 2. Helburuaren ezarpena: Entrenatzaileak eta coacheak helburuak lortu nahi dituzten helburuak zehaztuko dituzte. Normalean, tresna ugari erabiltzen dira, esate baterako, negozioen kudeaketa, psikologia, neurozientzia, norberaren inguruko ausnarketak eta abar. 3. Ekintzak eta emaitzak berrikustea: Azkenean, entrenatzaileak eta coacheak aldizka bilduko dira aurreikusitako zeregina berrikustea eta ikastaroa egokitzeko eta berriro helburu berriak jartzeko.

Zertan lagundu dezaka coach batek?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oihana de la Mataren arabera "Coach bat, erraztaile bat da eta honako gaietan lagundu zaitzake:

  • Gauzei buruzko perspektiba hobetzen.
  • Zure ideiak ordenatzen.
  • Erabakiak hartzen.
  • Helburuak finkatzen.
  • Zure esku dauden gauzetan zentratzen.
  • Akzio planak aurrera eramaten.
  • Gaitasunak garatzen".[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]