Clifford Odets
Itxura
Clifford Odets | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Filadelfia, 1906ko uztailaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Los Angeles, 1963ko abuztuaren 14a (57 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park |
Heriotza modua | berezko heriotza: urdaileko minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Luise Rainer (1937 - 1940) Bette Grayson (1943 - 1952) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, film-zuzendaria, aktorea, idazlea, antzerkigilea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta antzerki zuzendaria |
Jasotako sariak | |
|
Clifford Odets (Filadelfia, 1906ko uztailaren 18a - Hollywood, 1963ko abuztuaren 14a) Estatu Batuetako antzezle eta antzerkigilea. Antzezle moduan hasi zen lanean antzerkian, eta geroago antzerki-lanak idazten hasi zen. Gizartearen kritika izan zen haren lanen ezaugarri nabarmenena, eta 1930 ondoko urteetako idazle kritiko nagusietakoa izan zen Estatu Batuetan. Lan aipagarrienak: Waiting for Lefty (1935, Leftyren zain), Awake and Sing (1935, Iratzar zaitez eta kanta ezazu), Golden Boy (1937, Urrezko mutila), The Big Knife (1949), The Country Girl (1950). Odetsen zenbait lan zinemarako moldatu dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.