Claude Bricage
Itxura
Claude Bricage | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1939ko apirilaren 18a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1992ko martxoaren 21a (52 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria |
Claude Bricage (1939ko apirilaren 18a - 1992ko martxoaren 21a) frantses argazkilaria izan zen.
Hamabost urte zituela hasi zen argazkilaritzan, amateur gisa. Hogei urte zituela antzerkiko argazkilari gisa aritzea erabaki zuen. Saiatzen zen ikuskizuna gogoratzen zuten irudiak sortzen, ulergarriak egiten baina berregin gabe. Bricagek antzerki-zuzendari nagusienekin lan egin zuen: Patrice Chéreau, Jean-Pierre Vincent, Jean Jourdheuil, Bruno Bayen, Jacques Lassalle, Marcel Maréchal, Joël Jouanneau, Claude Régy. Bestalde, argazkilariaren lanbidea sortzaile gisa har zedin lan egin zuen. 1983an argazkilarien elkartea sortu zuen, eta taldeko hainbat egitasmo bideratu zuen (Les Grands Chantiers de l´État à Paris, 1990).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.