Chulalongkorn
Chulalongkorn —nazioartean Rama V.a errege izenaz ere ezaguna— (thailandieraz: พระจุลจอมเกล้าเจ้าอยู่หัว; Phra Nakhon, 1853ko irailaren 20a - ib., 1910eko urriaren 23a) Siamgo erregea izan zen.
Rama IV.aren bederatzigarren semea eta ondorengoa izan zen, Chakkri dinastiako bosgarren erregea. Hamabost urte zituen aita hil zitzaionean, eta Somdet Chao Phraya Si Suriyawong izan zuen erregeorde 1873 arte. Erreforma sakonei ekin zien berehalakoan. Esklabotasuna kendu zuen, nahitaezko soldadutza ezarri zuen, gobernu, administrazio eta ekonomiako egiturak ildo modernoetatik bideratzen saiatu zen eta Siamgo lehen burdinbidea eraiki zuen (1893). Bidaia asko egin zuen Europan barrena 1897-1907 bitartean eta Britainiar Inperioaren esku utzi zituen Malaysiako iparraldeko lurraldeak (1909). Herriaren heziketarako ministerioa sortu zuen, eta haren izena duen unibertsitatea sortu zuen Bangkoken Rama V.aren semeak 1917an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/10/14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chulalongkorn |