Chrysler PT Cruiser
Itxura
Chrysler PT Cruiser | |
---|---|
Ekoizlea | Chrysler |
Marka | Chrysler (mul) |
Ondorengoa | Fiat 500L (en) |
Segmentua | C segmentu |
Motorra | gasolinazko motor |
Luzera | 4.288 milimetro |
Zabalera | 1.748 milimetro |
Chrysler PT Cruiser modeloa auto konpaktu bat izan zen Chrysler konpainia estatubatuarrak eraiki zuen 2001etik 2010era bitartean. Bost ateko modelo bat izan zen, bi ateko aldaera kabriolet bat ere egin zen 2005etik 2008ra.
Plymouth markako modelo gisa aurreikusi zen hasieran, baina Chrysler bezala merkaturatu zen, Plymouthen produkzioa eten zenean.[1] PT Cruiser-en kanpoaldea Bryan Nesbittek diseinatu zuen, 1930eko hamarkadako estetikari keinu argi bat eginez.[2]
PT Cruiser Mexikon egin zuten Toluca Car Assembly lantegian eta Austrian ere bai Eurostar Automobilwerk lantegietan. 2010eko uztaileko produkzioaren amaierara iristean, munduan 1,35 milioi auto eginak ziren.[3][4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Chrysler PT Cruiser» artikulutik itzulia izan da, 2024-03-01 data duen 1211125387 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-03-01 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Brandt, Eric. (26 March 2018). «If the PT Cruiser Was a Plymouth, It Would Have Saved the Brand» Autotrader.
- ↑ Neil, Dan. «Bob Lutz's hits and misses at GM» Los Angeles Times.
- ↑ Phelan, Mark. (29 June 2010). «Last PT Cruiser will roll off assembly line July 9» Detroit Free Press.
- ↑ Vijayenthiran, Viknesh. (12 July 2010). «Chrysler PT Cruiser Will Cruise No More» MotorAuthority.