Chlorobium
Itxura
Chlorobium | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Chlorobiota |
Klasea | Chlorobiia (mul) |
Ordena | Chlorobiales |
Familia | Chlorobiaceae |
Generoa | Chlorobium [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Chlorobium generoa sufrearen bakterio berdeen multzoan dagoen genero bakteriarretako bat da, bakterio Gram negatiboz osatua dagoena. Bazilo itxura dute, ez dira mugikorrak eta fotosintesi bakteriarra egiten dute, SH2 izanik elektroien emailea eta CO2 karbono iturria:
Chlorobium berde kolorekoak dira, eta hortik bakterio horien goitizena (sufrearen bakterio berdeak). Fotosintesi bakteriarra anaerobioa denez, oxigenorik gabeko ur sakonetan bizi dira Chlorobium generoko bakterioak.
Beste sufrearen bakterio berdeen aldean, Chlorobiumek ez ditu gas-bakuolak [1]. Sortzen duten sufre elementala (S) ez dute zelula barruan pilatzen; kanpora botatzen dute.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:534-535 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1