Edukira joan

Charles George Gordon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Charles George Gordon

Bizitza
JaiotzaWoolwich (en) Itzuli1833ko urtarrilaren 28a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaKhartum1885eko urtarrilaren 26a (51 urte)
Hobiratze lekuaSan Paulo katedrala
Heriotza modua: burugabetzea
Familia
AitaHenry William Gordon
AmaElizabeth Enderby
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, ofizierra, colonial administrator (en) Itzuli eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Graduamaior jeneral
Parte hartutako gatazkakKrimeako Gerra
Siege of Khartoum (en) Itzuli
Bigarren Opioaren Gerra

Find a Grave: 11617 Edit the value on Wikidata

Charles George Gordon, Chinese Gordon, Gordon Pasha eta Gordon of Khartoum izenez ere ezaguna (Londres, 1833ko urtarrilaren 28a - Khartum, 1885eko urtarrilaren 26a) britainiar militar eta administratzaile koloniala izan zen.

Erresuma Batuko ofizial gisa parte hartu zuen Krimeako Gerran. Txinan bere ospea lortu zuen. Han buru izan zen "Armada beti garailea", ofizial europarrek zuzendutako soldadu txinatarrez osatua. Haiekin Taiping matxinada zanpatu zuen, armada askoz ugariagoak garaituz.

1873an Ismail Paxa Egiptoko kedivearen zerbitzura sartu zen britainiarren onespenarekin. Sudango gobernadore nagusi ere izendatu zuten, eta tokiko matxinaden eta esklabeen merkataritzaren aurka jardun zuen bertan. 1880an dimisioa eman zuen eta leher eginda itzuli zen Europara.

1881ean matxinada handia gertatu zen Sudanen eta Mahditar Gerra hasi zen. 1884an Gordon berriro bidali zuten Sudanera, zibilen eta soldadu leialen ebakuazioa antolatzeko. Ebakuazioa egin ondoren, aginduak ez betetzea erabaki zuen eta Sudanen geratu zen soldadu talde baten agindupean. 1885eko urtarrilean hil zen, mahdistek Khartum konkistatu zutenean.