Chapo aintzira
Chapo aintzira Lago Chapo (es) | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 240 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 17 km |
Zabalera | 5 km |
Azalera | 55 km² |
Sakonera | 350 m |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 41°27′S 72°30′W / 41.45°S 72.5°W |
Estatu burujabe | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Babestutako-eremua | Llanquihue Erreserba Nazionala |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Coihuin basin (en) ![]() |
Chapo aintzira Txileko Los Lagos eskualdeko Llanquihue probintzian dago, Puerto Varasetik 115 kilometro hego-mendebaldera eta Puerto Monttetik 43 kilometro ipar-mendebaldera, Txile hegoaldean. 55 kilometro karratuko azalera du, 17 kilometroko gehienezko luzera eta 5 kilometroko gehienezko zabalera. 240 metroko altueran dago, eta bertako uren tenperatura neguko 9 °Cetatik udako 18 °Cetara aldatzen da.
Andeetan bertan dago, Calbuco mendiaren oinean. Kostalde malkartsuak eta bertako landaretza ugaria ditu, landare hauen artean koigueak, hurritzak eta laritzak nabarmentzen direlarik.
Kirol arrantza (batez eure arrantza euliarekin) praktikatzeko toki ona da, bertako uretan ostadar amuarrain ugari dagoelarik, eta zenbait hondartza eta badia ditu.
Bere hegoaldeko ibarrean hasten da Andetar Laritzaren Parke Nazionala