Celtic punk
Celtic punk (euskaraz Punk zelta) zelta musika eta punk musika elkarnahastuz sortutako musika mota da. Musika mota honen sortzailea 1980ko hamarkada hasieran irlandar jatorriko Londresko The Pogues talde ezaguna izan zen. Celtic punk musika taldeak maiz irlandar eta eskoziar folk abesti herrikoien egokitzapenak, politikari buruzko abestiak (bereziki Irlandako musika matxinoa) nahiz heurek sorturiko abestiak jo ohi dituzte. Musika talde hauen ohiko gaiak honako hauek dira: politika, historia, kultura, edanzaletasuna edo zurruta eta langile klasearen harrotasuna.
Musika talde hauek Irlanda, Eskozia, Gales, Bretainia edota herrialde horretako etorkinak bizi diren herrialdekoak izan ohi dira, bereziki AEB, Kanada eta Australia, baina 1990eko hamarkadan Ekialdeko Europan ere ugari sortu ziren, adibidez Serbia nahiz Txekiar Errepublikan.
Celtic punk musika talde ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Pogues,
Ingalaterra /
Irlanda
- Roaring Jack,
Australia
- The Real McKenzies,
Kanada
- The Men They Couldn't Hang,
Ingalaterra
- The Mahones,
Kanada
- Dropkick Murphys,
AEB
- Flogging Molly,
AEB
- Flatfoot 56,
AEB
- Young Dubliners,
AEB
- Mill a h-Uile Rud,
AEB
- Oi Polloi,
Eskozia
- Blood or Whiskey,
Irlanda
- Les Ramoneurs de menhirs,
Bretainia
- Pipes and Pints,
Txekia
- Orthodox Celts,
Serbia
- Irish Stew of Sindidun,
Serbia