Edukira joan

Cecilia Gessa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cecilia Gessa

(2024)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCecilia Gessa
JaiotzaMadril1977ko azaroaren 22a (47 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaMadril
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema ekoizlea eta aktorea

ceciliagessa.com
IMDB: nm1564036 Facebook: CeciliaGessa Twitter: CeciliaGessa Instagram: ceciliagessa Youtube: UC4C9TiwyqZ2RFCu08Ggn28Q Edit the value on Wikidata

Cecilia Gessa (Celia Blanco; Madril, 1977ko azaroaren 22a) aktorea, zuzendaria, gidoilaria, ekoizlea eta antzezle pornografiko ohia da. Hasiera batean Celia Blanco izenarekin egin zen ezagun, eta industrian lan egin zuen 2001etik 2007ra arte.[1] 2022an, "Linda Chacón" saria jaso zuen, emakumeak zinemaren munduan produktore eta zuzendari gisa egindako lanarengatik jasotako aintzatespenari.[2][3][4] Hurrengo urtean, 2023an, Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak eta Greenpeacek Rayo Verde Saria eman zioten, ingurumen eta gizarte balioekin izandako konpromisoarengatik.[5][6]

Gessa Madrilen jaio zen 1977an. Artista familia batekoa da. Birraitona, Sebastián Gessa y Arias margolaria, Madrilgo Casa de América egungo egoitza den Linares Jauregiaren dekorazioan egindako lanarengatik nabarmendu zen[7] Bestalde, amona, Fina Gessa, soprano liriko gisa hasi zen lanean eta gero antzerki eta zarzuela antzezlea izan zen. Azkenik, aita, Fernando Gessa, idazlea eta antzerki zuzendaria da.

2000. urtean, Ramiro Lapiedra zinema pornografikoko ekoizle eta zuzendariarekin hasi zen lanean, Celia Blanco ezizenarekin, eta berehala lortu zuen nazioarteko ospea. Nacho Vidal edo Ron Jeremy bezalako aktore ospetsuekin eszenak partekatu zituen.[1] Hurrengo urtean, Jacques Tourneur-ek zuzendutako Cat People (1942) beldurrezko zinemako filmean inspiratutako La mujer pantera izeneko lehen film luzerako finantziazioa lortu zuten. Ekoizpen horren ondoren, Gessak esklusibotasun kontratu bat sinatu zuen Elephant Channel banatzailearekin eta hainbat film egin zituen 2004ra arte, pornografia utzi zuen arte. 2006an, Madrilgo I. Jaialdi Erotikoaren amabitxia izan zen.[8]

Aldi berean, publiko orokorrarentzat ere ezaguna egin zen Gessa, Celia Blanco ezizenarekin, Javier Sardàk Telecincon zuzendutako Crónicas marcianas telebista-saioetan parte hartu baitzuen.[9] Telebista saioetan kolaboratzaile gisa aritzeagatik eta pornografiaren munduan izandako esperientziarengatik, 2005ean Secretos de una pornostar izeneko liburua idaztea proposatu zioten, Guillermo Hernáiz kazetariarekin batera.[10]

Antzerki, zinema eta telebistako aktorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudio Recabarren antzerki eta zinema eskolan trebatu zen eta Yayo Caceresen eskutik eta Simpañía antzerki konpainiarekin bertso prestaketa jarraitu zuen. Kantuan eta dantzan duen ezagutza Óscar Mingorance eta Karen Taft-i zor die, hurrenez hurren. Horrez gain, Jo Kellyren aktoretza entrenamendua jaso zuen. Antzerkian, Gessak hainbat ekoizpenetan hartu du parte, hala nola Eduardo Recabarrenek zuzendutako El comedor, Daniel Garcíak zuzendutako El diario de Ana Frank, ¿Está ocupada este silla? eta Todo a su tiempo, cósmico Max Lemckek zuzenduta, eta ¡Ay, que me viene![11] Chechu Moltórekin batera eta Carlos Bardemek zuzenduta.[12]

Zineman, Gessak Sequence film kolektiboan parte hartu zuen 2013an, Notodofilmfestek babestuta eta Montxo Armendáriz zuzendariaren babespean, zehazki Hermanos Pradaren Vigilantes.[13][14] 2017an, Loca Olivia film luzean lan egin zuen, Mariu Barcenak zuzendua.[15] Barcenaren opera prima den pelikula horrek Films Infest 2019 jaialdian zuzendaritza onenaren saria jaso zuen.[16] Gero, 2018an, Fernando Albizu eta Javier Cansadorekin batera aritu zen Gessa, besteak beste, David Santamaria eta Rodrigo Mariniren Un mundo salvaje izeneko zinema beltzeko film laburrean.[17]

Bestalde, telebistan, 2008an, Gessak hainbat bideoklipetan parte hartu zuen, besteak beste, Nach rap kantari espainiarraren Un día en Suburbia albumeko "Efecto Voces" abestian.[14][18] Gero, 2016an, Antena 3eko La enbajada saioan hasi zen lanean, Carlos Bardemek interpretatutako Paco Cárdenasen emazte zen Lucía Cárdenasen paperean.[19][20] 2018ko Netflixeko Paquita Salas telesailean eta 2020ko La 1 kateko Diarios de la cuarentena deituriko COVID-19 pandemiak eragindako konfinamenduari buruzko komedian egindako parte harrzeak ere aipagarriak dira.[21][22][23][24]

Zuzendari eta ekoizle

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gessak 2017an sortu zuen Gessas Producciones enpresa, bere proiektuak ekoitzi eta zuzentzeko. Aurretik, hiru urtez, "Gessas en corto" film laburren jaialdia zuzendu zuen, arrakasta handiz.[25] Ikus-entzunezko proiektu nabarmenen artean, sortzaile eta ekoizle gisa egin zuen lehen seriea dago, Relatos con-fin-a-dos izenekoa, Álvaro Longoriarekin batera Prime Videorako egin zuena. Genero ezberdinetako hainbat kapitulu izan zituen sorkuntza horrek koronabirusaren pandemiari buruzko gai bera partekatzen du.

2021ean, urtero maiatzaren 8an ospatzen den Emakume Langilearen Nazioarteko Egunerako sortutako kanpaina abiatu zuen, "Elkarrekin indartsuagoak gara" izenburupean. Besteak beste, Ainhoa Arbizu, Carmen Ruiz, Itziar Castro, Olga Rodriguez eta Pilar Bardem kultur arloko profesionalekin egin zuen ekimen hori Gessak, feminismoa defendatzeko.[26] Hurrengo urtean, 2022an, Gessak Despierta filmatu zuen, berrogeita hamar urtetik gorako bi emakumeren arteko maitasunaz eta bisexualitatearen aurkikuntzaz hitz egiten duen film laburra.[27] Urte horretan bertan, Princesa film laburra estreinatu zuen, genero indarkeriari eta abusu psikologikoari buruzkoa.[28][29][30]

Geroko ekoizpenen artean, nabarmentzekoa da Nuestros hijos film laburra, 2018an, 2021ean zuzendu eta ekoitzi zuena, eta Mexiko, Kolonbia, India, Italia eta Espainiako 30 jaialdi baino gehiagotan hautatua izan zena.[31]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2009an, Kolonbian film laburreko emakume protagonista onenaren Zootropo Saria eman zioten, Estación de carretera filmean egindako lanarengatik.[32][33]
  • Gero, 2021ean zuzendu eta ekoitzi zuen Nuestros hijos film laburra Mexiko, Kolonbia, India, Italia eta Espainiako 30 jaialditan baino gehiagotan hautatu zuten.[34] Besteak beste, Noiako XXII. Curtas Jaialdian publikoaren Saria eta Zaragozako XIX. Zinema solidarioaren Jaialdian Publikoaren Picazo Saria jaso zituen, eta Genero berdintasuneko film labur onenaren Pilar Bardem saria, Bardem Zinema Elkartearen Film laburren Erakusketan.[35][36][37][38]
  • 2022an, Gessak "Linda Chacón" saria jaso zuen, emakumea zinearen munduan produktore eta zuzendari gisa egindako lan profesionala aintzatesteko Sari hori Mórrimer Kultur Elkarteak eta Llerenako Udalak Badajozeko Diputazio Probintzialaren, Extremadurako Juntaren eta Extremadurako Filmotekaren laguntzarekin antolatutako 'El Pecado' Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren 20. edizioan kokatzen da.[2][3][4] 2022an ere, Alacanteko L’Alfàs del Pi-ko Zinemaldiaren 34. edizioko epaimahai ofizialeko kidea izan zen.
  • 2023an, Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak eta Greenpeace GKE ekologistak sortutako Rayo Verde Saria eman zioten Gessari, Espainiako zinemako profesionalak saritzeko, ingurumen eta gizarte balioekin duten konpromisoarengatik.[5][6]

Lanak (hautaketa)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2016 – El salto del tigre.
  • 2017 – Casta, peste y eternidad.
  • 2017 – Giros del destino.
  • 2018 – Mejores amigas.
  • 2018 – Extafadas.
  • 2001 - La mujer pantera
  • 2002 - Hotel Lolita 8: El Spot
  • 2003 - Las lágrimas de Eros
  • 2005 - Motel Freaks
  • 2017 - Loca Olivia
  • 2018 - Un mundo salvaje (film laburra)
Urtea Seriea Katea Pertsonaia Oharrak
2007 RIS Científica Telecinco Atal 1
2009 Bicho malo (nunca muere) Neox 3 atal
2016 La embajada Antena 3 Lucía 5 atal
2017 La que se avecina Telecinco Atal 1
2018 Paquita Salas Netflix Bere burua Atal 1
2020 Diarios de la cuarentena La 1 Cecilia 8 atal

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «La 'cuñada' de Penélope Cruz: del porno al 'prime time' de Antena 3 | loc | EL MUNDO» web.archive.org 2016-04-28 (Noiz kontsultatua: 2025-02-28).
  2. a b «Fotos: La final del Certamen de Cortometraje de "El Pecado", en imágenes» Hoy.es 2021-08-09.
  3. a b Press, Europa. (2022-07-14). «El Certamen Internacional de Cortometrajes 'El Pecado 2022' de Llerena recibe 921 trabajos» www.europapress.es.
  4. a b «Cecilia Gessa recibe el Premio: “Linda Chacón“ al reconocimiento de la mujer por su trabajo profesional por el mundo de cine.» Cecilia Gessa recibe el Premio.
  5. a b «Los actores y actrices destacados por su defensa de los océanos recibirán el II Premio Rayo Verde de la Academia de Cine y Greenpeace» Academia de cine.
  6. a b «Carlos Bardem y Elena Anaya recogerán el Premio Rayo Verde por su defensa de los océanos» La Vanguardia 2023-05-30.
  7. «Directora teatral y fan del boxeo: Así es Cecilia Gessa, cuñada de Javier Bardem» Vanity Fair 2019-07-20.
  8. «Madrid celebrará su primer Festival Erótico en la Cubierta de Leganés» La Voz de Galicia 2006-03-15.
  9. .
  10. «Confesiones de una “pornostar”» woman.elperiodico.com 2006-06-01.
  11. «Cecilia Gessa, Chechu Moltó y Joaquín Mollà en “Microteatro por Dinero” | Sarac» sarac.es.
  12. «Cecilia Gessa y Chechu Moltó en “Microteatro por Dinero” | Sarac» sarac.es.
  13. «Cecilia Gessa en la película “Sequence” apadrinada por Montxo Armendáriz | Sarac» sarac.es.
  14. a b «Cecilia Gessa Archivos» Cortos de Metraje.
  15. «Cecilia Gessa» Talent On The Road.
  16. Premiados 2019 – Films Infest. .
  17. «Un mundo salvaje» www.unmundosalvajefilm.com.
  18. cortosdemetraje. (2016-10-13). «Efectos Vocales - Nach. Videoclip musical del artista español» Cortos de Metraje.
  19. Reboso, Iván. (2020-05-19). «Cecilia Gessa y Carlos Barden, pareja en la vida real y en la ficción» Semana.
  20. Chic. (2016-04-27). «La novia de Carlos Bardem, del porno a 'La Embajada'» Chic.
  21. FormulaTV. «Estos son todos los cameos de la segunda temporada de 'Paquita Salas' (Cuidado, spoilers)» FormulaTV.
  22. «Diarios de la cuarentena: parejas reales para una ficción» La Vanguardia 2020-05-19.
  23. Dios, Marisa de. (2020-05-04). «Cecilia Gessa: "El humor es ahora el mejor mecanismo de defensa"» elperiodico.
  24. «Diarios de la cuarentena: Tus programas favoritos de TVE, en RTVE Play» RTVE.es.
  25. PALMARÉS DE LA TERCERA EDICIÓN DEL FESTIVAL “GESSAS EN CORTO” | El Blog de Cine Español. 2011-11-10.
  26. Costa, Diego Da. (2021-03-07). «Cecilia Gessa homenajea a la mujer con "Juntas somos más fuertes", con profesionales de la cultura que alzan la voz por el feminismo» Cinemagavia.
  27. «Información de Cecilia Gessa» cecilia-gessa.
  28. «Cecilia Gessa: "El corto 'Princesa' refleja el patriarcado que hay detrás del ideal del amor"» www.publico.es.
  29. Costa, Diego Da. (2022-04-06). «Cecilia Gessa denuncia la violencia machista en el cortometraje "Princesa", protagonizado por Nerea Barros y Harlys Becerra» Cinemagavia.
  30. «La directora Cecilia Gessa, víctima de violencia: "Yo no era consciente de que estaba en una relación abusiva. No sabía que eso era maltrato"» ELMUNDO 2022-04-26.
  31. Izquierdo, Lauren. (2018-11-13). «Cecilia Gessa; “Todo lo que he vivido ha sido a conciencia, incluso cuando estaba equivocada. Eso ha hecho que hoy sea la mujer que soy”» The Citizen.
  32. «Cecilia Gessa dirige la obra 'Fahrenheit 108', una tragicomedia distópica» eljoventintero 2020-11-23.
  33. Tribuna, Cine Nueva. (2016-06-05). «Entrevista a Cecilia Gessa, protagonista de La Embajada» Cine Nueva Tribuna.
  34. NUESTROS HIJOS – Naif Films. .
  35. Gessa, Cecilia. (2021-10-04). «CECILIA GESSA: "Nuestros hijos" dirigido por Cecilia Gessa se alza con el Premio Picazo el público en del Festival de cine solidario de Zaragoza.» CECILIA GESSA.
  36. XIIª MUESTRA DE CORTOS ASOCIACIÓN DE CINE BARDEM. .
  37. Costa, Diego Da. (2019-10-21). «Cecilia Gessa: "Algún hombre no me ha tomado lo suficientemente en serio por ser una mujer y actriz que quiere dirigir y producir"» Cinemagavia.
  38. YB, Gabinete de Prensa. (2022-07-08). «La gala de clausura del 34 Festival de Cine de l’Alfàs se podrá seguir en directo a través del canal Cliplalfas» Ayuntamiento de l'Alfàs del Pi | Sede Electrónica.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]