Cecilia Álvarez Calvo
Cecilia Álvarez Calvo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1897ko urtarrilaren 20a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Heriotza | Villalangua (en) , 1936ko irailaren 13a (39 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: zigorra |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea |
Cecilia Álvarez Calvo (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1897ko urtarrilaren 20a - Villalangua, Huesca, 1936ko irailaren 13a) Villalanguako eskolako maistra izan zen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako Gerra Zibila piztu zenean 37 urte zituen, ezkongabe zegoen eta errepresalia gogorrak jasan zituen, bere ahizpa Aracelirekin batera. Biei ilea larru-arras moztu zieten. Bere buruaz beste egin zuen Villalanguako bere maistra etxean, ahizparekin batera.[2]
Bere jokabideari buruzko txosten baten arabera, Villalanguako apaizak sinatua 1936ko abenduaren 26an (Cecilia hil ondoren, beraz) Cecilia «agintari militarrek zigortu egin zuten eta bere buruaz beste egin zuen bere ahizparen aurrean, 1936ko irailaren 13an»[1]. Geroago, Francisco Ara Villanúa guardia zibilak egindako txostenean, ostera, zera agertzen da «Ceciliak bere buruaz beste egin zuen irailean ezbehar politikoengatik».[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nombres que recorren el tiempo - Begoña Zabala González» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).
- ↑ Álvarez Calvo, Cecilia – Con Nombre & Apellidos. (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).