Edukira joan

Carrhaeko gudua

Koordenatuak: 36°52′00″N 39°02′00″E / 36.86667°N 39.03333°E / 36.86667; 39.03333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Carrhaeko gudua
DataK.a. 53ko maiatzaren 6
LekuaCarrhae, gaur egungo Harran
Koordenatuak36°52′00″N 39°02′00″E / 36.86667°N 39.03333°E / 36.86667; 39.03333
EmaitzaPartiar garaipen erabakigarria
Gudulariak
Erromatar Errepublika Partiar Inperioa
Buruzagiak
Marko Lizinio Kraso  
Publio Lizinio Kraso  
Kasio
Surena
Indarra
40.000-50.000 legionari[1] 10.000 soldadu
1.000 katafrakto, 9.000 zaldu
1.000 gamelu[2]
Galerak
20.000 hildako
10.000 preso
Ezezagunak

Carrhaeko gudua K.a. 53ko maiatzaren 6an jazotako gatazka militarra izan zen, Marko Lizinio Krasok zuzendutako erromatar armada eta Surena spahbodak zuzendutako partiar armadaren artekoa. Erromatar Errepublikak jasan zuen porrotarik handienetariko bat izan zen.

Kraso Lehen Triunbiratuaren kidea izan zen eta baita Erroma osoko herritar aberatsena ere. Pertsiaren aurkako kanpaina batek emango zizkion dirua eta gloriak bultzatuta, Erromako Senatuaren baimenik gabe 39 000 lagun bildu eta borrokari ekin zion.[3] Artavasdes II.a armeniar erregearen laguntzari uko eta Mesopotamian barrena sartu zen. Carrhaetik gertu Surenaren armada topatu zuen. Partiarra egoera txarragoan zegoen arren, erromatarrak inguratu eta mendean hartu zituen. Kraso bertan hil zen eta Triunbiratua desegin zen gerra zibila piztuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Marco Formisano & Hartmut Böhme. (2010). War in Words: Transformations of War from Antiquity to Clausewitz. Berlin: Walter de Gruyter, 210 or. ISBN 978-3-11-024541-7..
  2. (Ingelesez) Ross Cowan & Adam Hook. (2007). Roman Battle Tactics 109BC-AD313. Oxford: Osprey Publishing, 18 or. ISBN 978-1-84603-184-7..
  3. (Ingelesez) Edwards, Sean J. A.. (2000). Swarming on the Battlefield: Past, Present, and Future. Santa Mónica: Rand Corporation, 20 or. ISBN 978-0-8330-2779-5..


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.