Carole Ann Ford
Carole Ann Ford | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ilford, 1940ko ekainaren 16a (84 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Barking Abbey School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, antzerki aktorea eta zinema aktorea |
|
Carole Ann Lillian Ford, jaiotzez Carole Ann Higgins, (Ilford, Essex, 1940ko ekainaren 16a) Ingalaterrako aktorea da, Doctor Who telesailean Susan Foreman bidaia-lagunaren papera egiteagatik ezaguna dena, lehenengo doktorearen laguntzailea hain zuzen ere[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkian lan handia egin zuen Carole Ann Fordek, komediak, musikalak eta dramak antzeztu zituen. Zineman The Day of the Triffids filmean Bettina neska frantsesaren rola bete zuen[2] eta hurrengo urtean Doctor Who telesailean protagonista izateko aukeratu zuten. Lehenengo doktorearen bidaia-laguna izan zen. Susan Foreman antzezten zuen, doktorearen iloba hain zuzen ere[1]. Hasiera batean telepatia gaitasunak izango zituela pentsatu bazen ere azkenean pertsona normala izan zen[3]. Denboraldi bat egin zuen bertan, 51 atal guztira, eta 1964an The Dalek Invasion of Earth atalean amaitu zen bere partehartzea. Ondoren Doctor Who-ren inguruko hainbat telefilmetan agertu zen berriz ere Susan Foremanen rola betez, azkenengoz 1995ean, Shakedown: Return of the Sontarans spin-offean.
1977an aktore izateari utzi zion, pisu handia galdu eta ahotsik gabe gelditu baitzen[3]. Ahotsa berreskuratu zuen eta hurrengo urteetan politikari, enpresari eta aktoreen coach gisa jardun zuen ahotsa nola zaindu irakatsiz[4].
2013an An Adventure in Space and Time eta The Five(ish) Doctors Reboot telefilmetan agertu zen[5].
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1948 | The Last Load | Unknown | |
1959 | Horrors of the Black Museum | Nerabea ispiluen gelan | Kreditu gabea |
The Ghost Train Murder | Jean | ||
1962 | Mix Me a Person | Jenny | |
The Day of the Triffids | Bettina | ||
1963 | The Punch and Judy Man | Itsasertzeko kioskoko neska | |
1966 | The Great St. Trinian's Train Robbery | Mademoiselle Albertine | |
1967 | The Man Outside | Cindy | |
1975 | The Hiding Place | Emakumezkoa | Kreditu gabea |
1976 | The Incredible Sarah | Ezezaguna | Kreditu gabea |
1994 | Shakedown: Return of the Sontarans | Zorelle | |
1999 | Soul's Ark | Stella Grant |
Telesailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1958 | Expresso Bongo | Ensemble | Telefilmea |
1959 | Probation Officer | Susan Portway | atal bakarra |
1960 | Emergency-Ward 10 | Miss Foulkes | atal bakarra |
1961 | Dixon of Dock Green | Helen Layton | atal bakarra |
No Hiding Place | Mary Donovon | atal bakarra | |
1962 | Crying Down the Lane | Jenny | atal bakarra |
Z-Cars | Rita | atal bakarra | |
Harpers West One | Marilyn | atal bakarra | |
1963 | Suspense | Jacky | atal bakarra |
1963–1964 | Doctor Who | Susan Foreman | Protagonista, 51 atal |
1965 | The Plane Makers | Wally Griggs | atal bakarra |
Public Eye | Jenny Graham | atal bakarra | |
1967 |
Dial M For Murder | Telefilmea | |
1974 | Whatever Happened to the Likely Lads? | Valerie | atal bakarra |
1983 | Doctor Who | Susan Foreman | "The Five Doctors" atala |
1993 | Dimensions in Time | Telebistako laburmetraia | |
2013 | An Adventure in Space and Time | Joyce | Telefilmea |
The Five(ish) Doctors Reboot | Bere burua | Telefilmea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «Doctor Who Guide: Carole Ann Ford» guide.doctorwhonews.net (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
- ↑ (Ingelesez) «Carole Ann Ford» Discogs (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
- ↑ a b «'Doctor Who? It destroyed my acting career'» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
- ↑ Donna White. (2005-3-20). A Time Lord of Romance. Sunday Mail, Glasgow.
- ↑ (Ingelesez) «BBC - The Five(ish) Doctors Reboot» BBC (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)