Edukira joan

Capcir

Wikipedia, Entziklopedia askea
Capcirreko kokapena Ekialdeko Pirinioak departamenduan.
Eskualdea eta udalerrietako mugak.

El Capcir Ipar Kataluniako eskualdea da. Administrazioz Frantziako estatuaren menpean dago.

Zazpi udalerrik osatua da; hiriburua Formiguera (435 biztanle) da; els Angles (568) apur bat populatuago dago, beti ere oso biztanleria apalean baina eskualdeko herririk animatuena da. Iparraldean Donasan eskualdea (Okzitania) du, ekialdean Conflent eta hegoalde zein mendebaldean Cerdanya.

Cerdanyako urak Segre eta Ebrora -hegoalderantz joz- eta Conflentekoak Tet ibaira -ekialderantz- doazen bitartean, Capcir iparraldeari begira dago: eskualdean jaiotzen den Aude ibaia du ardatz eta hegoaldetik iparraldera eskualde osoa zeharkatzen du. Ibai hau garrantzi handikoa da, batez ere Okzitaniako lurretatik pasatzen da eta departamendu bati izena ematen dio.

Batez beste 1.500 mtan dagoen goi-ordokia da. XX. mendearen azken hamarkadak arte nekazaritza izan da baina turismoak hazkunde handia izan du; baso eta aintziraz josita, mendi ibilaidietarako eta eski nordikorako oso egokia da. Klima nolakoa den adierazten duten bi ezizen eman zaizkio: el Petit Canadà ("Kanada txikia") eta la Petita Sibèria ("Siberia txikia"). Siberiari egiten zaion erreferentzia egokia da, Mendebaldeko Europan geratzen diren Ligularia sibirica Artiko aldeko landarearen ale bakanetakoak Capcirren daudelako.

Capcir eta Ipar Kataluniako beste eskualdeak Kataluniatik banandu ziren XVII. mendean Segadorsen Guduaren ostean sinatu zen Pirinioetako Hitzarmenaren ondorioz. Han, Frantziak eta Espainiak Katalunia elkarren artean banatzea adostu zuten.

Ipar Kataluniako gainontzeko eskualdeak bezala, eta ez du onarpen ofizialik. Gainera 1790ean Formiguerako kantonamendua osatu bazen ere (udalerri guztiak la Llaguna izan ezik), 1801ean halamoduan Capcir ezagutzen zuen Frantziako behe mailako egitura administratibo hori ere desagertu zen eta zazpi udalerriak Montlluískoaren barruan daude. Udalerri elkargo modernoei dagokienez, 2012an Capcir Alt Conflent izeneko Herri Elkargoak bi eskualde hauetako eta Cerdanyako 17 udalerri biltzen zituen.

Udalerria Biztanleria[1]
els Angles 568
Font-rabiosa 107
Formiguera 435
la Llaguna[2] 288
Matamala 290
Puigbalador 98
Real 41
La Bollosa, els Angles (Capcir) eta Angostrina i Vilanova de les Escaldesen (Cerdanya) artean banatutako aintzira.
Capcinès hizkera katalanaren dialektoen mapan kokatua.

Eskualdeko katalana (capcinès) oso berezia da; Joan Corominesen arabera iparraldeko katalan arkaikoarenak izan litezkeen ezaugarriak ditu. Horrek bai katalan estandarrarengandik bai Rossellókoarengandik argi desberdintzen da. Okzitanierarekiko trantsiziozko dialektoa da eta herriak zenbat eta iparralderago egon hainbat argiagoa da antzekotasuna, bereziki fonetikan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Iturria: INSEE, 2006.
  2. Gran Enciclopèdia Catalanak Capcirren baina Nomenclàtor toponímic de la Catalunya del Nord lanak (IECk eta Perpinyàko Unibertsitateak eginikoa) Conflenten kokatzen du.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ipar Kataluniako eskualdeak
Alta Cerdanya | Capcir | Conflent | Rosselló | Vallespir