Canis Minor
Canis Minor | |
---|---|
Datuak | |
Laburdura | CMi |
Genitiboa | Canis Minoris |
Sinbologia | Zakur txikia |
Eremua | 183 gradu karratu (71. maila) |
Izar kantitatea (magnitudea < 3) | 2 |
Izarrik distiratsuena | Procyon (α CMi) (itxurazko magnitudea 0,38) |
Meteoro euria | Canis Minorideak) |
Konstelazio mugakideak | Monoceros, Gemini, Cancer eta Hydra |
Behaketa | |
Igoera zuzena | 8 h |
Deklinazioa | +5º° |
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Martxoa | |
+85° eta −-75° latitude bitartean ikusgai. |
Canis Minor edo Txakur Txikia[1][oh 1] —latinez: Canis Minor— egungo 88 konstelazioetako bat da. Modu nabarmenean izan zen Claudio Ptolomeok bere Almagesto lanean deskribatutako jatorrizko 48 konstelazioetako zati, lan honen iturrian agertzen baita: Manilio Antiokiakoaren Astronomica lan handia. Zakur txikiaren irudia sinplea da: bi izar elkartzen dituen lerro bat. Bere izarrik distiratsuena den Procyonek Oriongo Betelgeuse eta Canis Maior konstelazioko Sirius izarrekin "Neguko Hirukia" eratzen du.
Mitologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zakur txikia Eratostenesek Orionen zakurra bezala identifikatzen zuen, bere jabearen aldi berean katasterizatua, beti egon baitzen bere abentura guztietan. Baina Zakur Nagusiarekin gertatzen den bezala, Mera zakur emea izan daitekeenaren aldaera ere erregistratzen du, bere jabeak ziren Ikario eta Erigoneren gorpuak aurkitu izanaren ondoriozko bere aieneekin jendea erakarri zituelarik lurpera zitzaten. Beste aldaera bat Zefaloren zakurra izango litzatekeela da, Teumesoko azeria ehizatzen saiatu zena.
Konstelazio honetako izarrik distiratsuenak Procyon izena darama, "zakurraren aurretik" esan nahi duena, zakur izarra den Siriusen aurretik agertu izateari erreferentzia eginez.
Izar nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- α Canis Minoris (Procyon), zeruko zortzigarren izarrik distiratsuena. Gure eguzki-sistematik gutxi gora-behera 11 argi-urtera dago. 13 magnitudeko nano zuri ilun bat du lagun.
- β Canis Minoris (Gomeisa), +2,89ko itxurazko magnitudeko izar zuri-urdinxka, inguruan materia disko bat duena. Gainera, Gamma Casiopeiae izar aldakor bat da.
- γ Canis Minoris, 4,33 magnitudeko erraldoi laranja eta izar bitar espektroskopikoa.
- δ Canis Minoris, hiru izarrek konpartitzen duten izena: δ1 Canis Minoris, δ2 Canis Minoris eta δ3 Canis Minoris. δ1 Canis Minoris 760 argi-urteko distantziara dagoen erraldoi zuri-hori bat da.
- ε Canis Minoris, 4,99 magnitudeko izar erraldoi argitsu horia
- ζ Canis Minoris, 5,13 magnitudeko erraldoi argitsu zuri-urdinska; merkurio-manganesozko izar bat da
- η Canis Minoris, 5,24 magnitudekoa, hau ere erraldoi zuri-hori bat da.
- 14 Canis Minoris, 5,30 magnitudeko erraldoi laranja.
- U Canis Minoris, 338 eguneko periodoan bere magnitudea 7,3 eta 11,0 artean aldatzen duen Mira izar aldakorra.
- YZ Canis Minoris (Gliese 285), aldi berean izar ñirñirkaria eta BY Draconis izar aldakor bat den nano gorria, gure eguzki sistematik 19,3 argi urteko distantziara.
- Luytenen izarra, 12,37 argi urteko distantziara dagoen nano gorria.
Zeru sakoneko objektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 18 or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
88 konstelazioen izenak | ||
---|---|---|
Andromeda • Antlia • Apus • Aquarius • Aquila • Ara • Aries • Auriga • Boötes • Caelum • Camelopardis • Cancer • Canes Venatici • Canis Major • Canis Minor • Capricornus • Carina • Cassiopeia • Centaurus • Cepheus • Cetus • Chamaeleon • Circinus • Columba • Coma Berenices • Corona Australis • Corona Borealis • Corvus • Crater • Crux • Cygnus • Delphinus • Dorado • Draco • Equuleus • Eridanus • Fornax • Gemini • Grus • Hercules • Horologium • Hydra • Hydrus • Indus • Lacerta • Leo • Leo Minor • Lepus • Libra • Lupus • Lynx • Lira • Mensa • Microscopium • Monoceros • Musca • Norma • Octans • Ophiuchus • Orion • Pavo • Pegasus • Perseus • Phoenix • Pictor • Pisces • Pisces Austrinus • Puppis • Pyxis • Reticulum • Sagitta • Sagittarius • Scorpius • Sculptor • Scutum • Serpens • Sextans • Taurus • Telescopium • Triangulum • Triangulum Australe • Tucana • Ursa Major • Ursa Minor • Vela • Virgo • Volans • Vulpecula |