Cambraiko Ligaren Gerra
Cambraiko Ligaren Gerra | |||
---|---|---|---|
Italiar Gerrak | |||
Iparraldeko Italiaren egoera 1494an | |||
Data | 1508–1516 | ||
Lekua | Italia, Frantzia, Ingalaterra, Espainia | ||
Emaitza | Franko-veneziarren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Cambraiko Ligaren Gerra edo Liga Santuaren Gerra (1508–18) Italiar Gerretako gatazka nagusietako bat izan zen. Parte-hartzaile nagusiak Frantziako Erresuma, Aita Santuen Lurraldea eta Veneziako Errepublika izan ziren, baina mendebaldeko Europako estatu nagusiek- tartean Espainiak, Germaniako Erromatar Inperio Santuak, Ingalaterrako Erresumak, Milango Dukerriak, Florentziako Errepublikak, Ferrarako Dukerriak eta suitzar mertzenarioek- ere parte hartu zuten.
Julio II.a aita santuak, iparraldeko Italian Veneziak zuen eragina ahultzeko asmoz, 1508ko abenduan Cambraiko Liga— berak, Luis XII.ak, Fernando II.ak eta Maximiliano I.ak osaturiko veneziarren aurkako aliantza— eratu zuen.[1] Nahiz eta hasieran arrakastak izan, Julio eta Luisen arteko arazoek 1510ean Liga desegin zuten; Juliok, orduan, Veneziarekin bat egin zuen Frantziaren kontra.
Aita Santua eta veneziarren arteko aliantza azkenik zabaldu eta Liga Santa bilakatu zen, 1512an frantziarrak Italiatik egotzi zituena; hala ere, harrapakinen banaketarekin sortutako desadostasunak zirela eta, Veneziak Liga Santua utzi zuen eta Frantziari hurbildu zen. 1515ean eta Luisen oinordekoa zen Frantzisko I.ak zuzenduta, franko-veneziar aliantzak Marignanon galdutakoa berreskuratu zuen.[2] Hurrengo urtean, Noyon eta Bruselako Itunek bakea ekarri zuten eta, Italia status quo ante bellum egoerara itzuli zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Setton, Kenneth M.. (1984). The Papacy and the Levant (1204-1571). 3 DIANE Publishing, 42 or. ISBN 9780871691613...
- ↑ (Ingelesez) Oechsli, Wilhelm. (1922). History of Switzerland, 1499-1914. Cambridge University Press, 57 or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |