Edukira joan

Bulkanologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bulkanologo bat laba laginak hartzen

Bulkanologia geologiaren adarra da, sumendietako gertakariak aztertzen dituena. Izena latinetik dator, vulcanus erromatar jainkoaren omenez.

Berez, magma erupzioekin zerikusia duten gertakarien azterketara mugatu beharko balu ere, bulkanologiak lur sabeleko magmen eratze eta azaleratze prozesuak ere aztertzen ditu. Hori guztia plaken tektonikaren erreferentzia esparruan ulertu behar da. Bulkanologoak, sumendiak bisitatzeaz gain, iraganean gertatutako eztanden errauts eta pumitak jasotzen ditu. Egun, dena den, beste arlo bat ere hartzen du: erupzioak iragartzea eta, erupzio arriskua dagoenean, jendeari zer egin adierazteko gizarte jarduerak antolatzea.[1]

Esan liteke bulkanologia zientzia gisa XIX. mendearen azkenetan sortu zela, hain zuzen ere Java eta Sumatra uharteen erdian zegoen Krakatoa uhartea suntsitu zenean. Erupzio eskerga hark eratutako olatu erraldoiek 36.000 pertsonaren heriotza eragin zuten.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Sumendiak Lur entziklopedia tematikoa. Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratua

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geologia Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.