Edukira joan

Brusela

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Koordenatuak: 50°50′48″N 4°21′06″E / 50.8467°N 4.3517°E / 50.8467; 4.3517
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bruselas» orritik birbideratua)

Brusela
Brussel
Bruxelles
Brussele
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Belgika
Belgikako eskualdea Brusela-Hiriburua eskualdea
Belgikako barrutiaArrondissement of Brussels-Capital
AlkateaPhilippe Close
Izen ofizialaVille de Bruxelles
Stad Brussel
Jatorrizko izenaBrussel
Bruxelles
Brussele
Posta kodea1000, 1020, 1040, 1050, 1120 eta 1130
Geografia
Koordenatuak50°50′48″N 4°21′06″E / 50.8467°N 4.3517°E / 50.8467; 4.3517
Map
Azalera33,08 km²
Altuera70 m
MugakideakIxelles, Saint-Gilles, Uccle, Watermael-Boitsfort, Etterbeek, Schaerbeek, Saint-Josse-ten-Noode, Evere, Zaventem, Machelen, Vilvoorde, Grimbergen, Wemmel, Jette, Sint-Jans-Molenbeek eta Anderlecht
Demografia
Biztanleria195.546 (2024ko urtarrilaren 1a)
6.809 (2022)
Dentsitatea5.911 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia02
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakBerlin, Vilnius, Madril, Tirana, Pekin, Mosku, Washington, Montreal, Ljubljana, Praga, Kiev, Lagos, Amsterdam, Macao, Atlanta, Gabicce Mare, Akhisar (en) Itzuli, Sofia eta Brasilia
Hizkuntza ofizialafrantses eta nederlandera
bruxelles.be, brussels.be eta brussel.be

Brusela[1] (nederlanderaz: Brussel, ˈbrʏ.s̪əl̪ ahoskatua; frantsesez: Bruxelles, ˈbʀyˈsɛl ahoskatua; alemanez: Brüssel) Belgikako, Flandriako eta Europar Batasuneko hiriburua da. NATOk bertan du egoitza politikoa. Bruselar ia guztiek frantsesa dute ama-hizkuntza eta zati txiki batek nederlandera.

Brusela izena bi unitate administratibo desberdini aplikatzen zaie:

Goi Erdi Aroan, Brusela hiria dagoen lurraldea uharteak osatzen zituzten erreka ugari zituen padura eremua zen. Uharteetako garaienean ermita bat altxatu zen, eta gero ermitaren inguruan herrixka bat sortu zen. Erdi Aroko nederlanderaz broek ([bruk] ahoskatua) zingira esan nahi du eta saldu ermita esan nahi du; hortaz, Brusela hiriaren etimologia hauxe da: “Paduretako ermita”. Beste batzuek, ordea, hiria jatorriz San Migel mendian kokatuta zegoela eta frankoek okupatu baino lehen zeltak bizi zirela diote. Izan ere, Galia Zisalpinoko "Brixellum" hiritik oso hurbil dagoen etimologia du, gaur Brescello, "briga" (altuera) eta " cella " (tenplua), hau da, "tenplua altueran" hitzetatik eratorria.

Bruselako udaletxea

Brusela izena lehenbiziz Broucsella moduan agertu zen. Izenaren jatorria bruk (zingira) eta sell (kokaleku), hau da, zingiraren kokaleku hitzetatik dator[2]. Bruselaren jatorria San Gaugericusen kapera bat izan zen, Senneko irla batean eraikita 580 urtearen inguruan[3]. San Vindicianusek, Canbraiko apezpikuak, Bosella aipatu zuen 695ean[4], oraindik herrixka bat zen. Bruselaren fundazio ofiziala 979aren inguruan kokatzen da, Behe Lotaringiako Karlos dukeak Santa Gudulako erlikiak ekarri zituenean Moorsledetik San Gaugericus kaperara. Karlosek lehenengo gotorlekua eraiki omen zuen, irla berean.

Leuveneko Lambert I.ak Karlosen alabarekin ezkontzean, Bruselako konderria lortu zuen. Tokia ondo kokatuta zegoenez, Senneren ondoan eta Brujas, Gante eta Koloniako bidean, Brusela laster hazi eta merkataritza gune garrantzitsua bilakatu zen. Populazioa 30.000 biztanle izatean, ondoko zingirak lehortu zituzten hiriaren hazkundea errazteko. Leuvengo kondeek Brabanteko dukeak titulua eskuratu zuten 1183-1184 artean. XIII. mendean, hiriak lehenengo harresiak izan zituen[5].

Lorrenako Karlos, Bruselako fundatzailea

Mende horretan, erabaki zen agiri ofizialetan latinaren ordez, nederlandera erabiltzea. Hiria etengabeko handitzeak behartu zuen beste harresi eraztun bat eraikitzea (1356-1383). Gaur egun, posible da hauetariko aztarna batzuk ikustea, gehienbat eraztun txikiarenak. Alderdi zaharra inguratzen duten zenbait errepidek nabarmen adierazten dute nondik zihoan antzinako murrua.

XV. mendean, Flandesko Margarita III.a eta Filipe Burusoilaren (Burgundiako dukea) ezkontzaren ondorioz, Valois Etxea eta Brabanteko dukerria bildu ziren, haien Antonio oinordekoarekin. Geroago, leinu hau Habsburgoekin lotu zen (Austriako Maximiliano, Maximiliano I.a, Erromako Enperadore Santua eta Burgundiako Mariaren ezkontza, Bruselan jaio zena). Honen ondorioz, Brabantek independentzia galdu zuen baina Brusela Herbehereetako hiriburua bilakatu zen.

1516an Karlos V.a, 1506tik Herbehereetako oinordekoa, Espainiako errege aukeratu zuten Bruselako katedralean. Aitonaren heriotzaren ondoren, Maximiliano I.a 1519an, Habsburgoren inperioa heredatu zuen, beraz, Erromako Enperadore Santuaren titulua ere.

1695ean, Frantziako Luis XIV.ak agindu zuen Brusela bonbardatzea. Gertaera horrek eta ondoriozko suteak eragin zuten Bruselak inoiz izan duen hondamendirik handiena. Plaza Handia eta 4.000 etxe birrindu ziren. Geroago, hiriko gunea berreraiki zen itxuraldaketa sakonarekin, gaur egun nabaria dena. 1746an, Frantziak Austriako Ondorengotza Gerran hiria okupatu zuen, baina hiru urteren buruan Austriari bueltatu zion.

Bruselak Austriarekin iraun zuen 1795era arte, Frantzia Herbehereetako hegoaldeaz jabetu zenean. Brusela Dyle departamentuko burua bilakatu zen eta Frantziaren menpean egon zen 1815era arte. Urte horretan, Herbehereetako Erresuma Batuaren zati bat zen. Dyle departamentuak Hegoaldeko Brabant izena hartu zuen, Brusela hiriburua izanik.

1830ean, Belgikako Iraultza gertatu zen Auber operaren antzezpen baten ostean, Porticiren mutua, La Monnaie antzokian. Brusela aukeratu zen estatu eta gobernu berriaren egoitza izateko. 1831ko uztailaren 21ean, Leopoldo I.a belgikarren lehenengo errege izendatu zen. Honek harresiak botatzeaz gain, eraikin berriak altxatu zituen ere. Independentziaren ondoren, hiriak hainbat aldaketa izan zituen. Senne ibaia osasunerako arrisku handia bilakatu zenez, estali zen eta horren lekuan bulebarrak agertu ziren.

Belgikaren independentzia unean, Bruselako populazioaren bi heren hizkuntzaz nederlanderadunak ziren, nahiz eta 1921. arte, frantsesa administrazioko hizkuntza bakarra eta eliteen hizkuntza izan zen. XIX.-XX. mendeetan zehar, frantsesa bihurtu zen hiriko biztanle gehienen hizkuntza. Hala ere, aipatutako urtean, Belgika hiru hizkuntz-eskualdetan banatu zen: Flandrian nederlandera, Valonian frantsesa eta Bruselan elebiduna.

Lehen Mundu Gerran, alemaniarrek Brusela okupatu zuten kalte handirik egin gabe. Bigarren Mundu Gerran, berriz, britainiarrek alemaniarren eskuetatik askatu zutenerako, egindako kalteak handiagoak izan ziren.

Gerraren ondoren, Brusela modernizatu zen. Ipar-hegoaldeko konexioa, hiriko tren geltokirik handienak lotzen zituena, 1952an bukatu zen. Bruselako aurremetroa 1969an eta metroa 1976an amaitu ziren. 1960tik Brusela, de facto, Europar Batasuneko hiriburua bilakatu zenez, eraikin historiko ugari behera bota ziren beste berri batzuk kokatzeko haien lekuan. Prozesu honi Bruselizazioa deitu zen.

Brusela haren eskualdearen hiriburua da 1989tik. Bere estatusa elebiduna da eta Flandes eta Valoniarekin Belgikako hiru eskualdeak osatzen ditu[6].

Brusela eta administrazio-zatiketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belgikako hiriburu bihurtu zenetik, Bruselako hiri zaharraren lurraldea asko gainditu da eta inguruko udalerri askotan hedatu den hiri aglomerazio batez inguratuta egon da. Falta diren Laeken, Neder-Over-Heembeek eta Haren udalerriak izan ezik, hedapen hori inguruko udalerriak xurgatu gabe egin da. Beraz, administratiboki, hiru entitate bereizi behar dira:

  1. Bruselako udalerriak 181.726 biztanle zituen Bruselako Hiria deituak (2019ko urtarrilaren 1a). Erdigune historikoa da (batzuetan pentagonoa deitua) berari atxiki zaizkion eremuek inguratuta, hau da, “gerriko txikiaren” bulebarrek: udalerri zaharrak 1921ean bat egin zuten iparraldean; ekialdean Europako eta Zinquantenaire auzoak, Louise eta Roosevelt etorbideen ardatza eta azkenik Cambre basoa.
  2. Bruselako hiriburua eskualdea; hori Flandria eta Valoniarekin batera; Belgikako estatu federala banatu den hiru eskualdeetako bat da. Milioi bat pertsona baino gehiago bizi dira bertan, 161 km karratuko eremuan hedatzen diren hemeretzi udalerritan banatuta. Udalerri hauen artean ez dago bereizketa fisikorik, kale bat haietako hainbatetatik luza daiteke eta zerbitzu publikoak bateratuak izan ohi dira. Kanpotarrentzat kezkagarriena da izen bereko hainbat kale egon daitezkeela, bakoitza udalerri ezberdinetan, Bruselatik irten direnik ikusten ez duten arren.
  3. Brusela-Hiriburuko barrutia (arrondissementa). Bere azalera eta biztanleria eskualdearekin bat datoz. Belgikako banaketa administratiboaren ondorioa da: Eskualdea-Barrutia-Udala. Belgikako eskualde bakoitza Barrutietan banatuta dagoenez, Brusela-Hiriburuko Eskualdeak maila horri esleitutako administrazio-eginkizunak betetzen dituen Barruti bat ere badu.

Bruselako Metropoli Eremua ez da soilik aipatutako hemeretzi udalerriek edo bere milioi biztanleek osatzen dutena, adibidez, Bruselako Nazioarteko Aireportua Zaventem -en dago, Brabante Flandeseko probintziako udalerrian, dagoeneko Brusela eskualdetik kanpo.

Zaila da bere metropoli-eremuaren guztizko hedadura zehaztea, geografoek mantentzen dituzten definizio anitzak eta arau-erakunde ofizialik ezaren ondorioz. Zaildu egiten da, halaber, Flandriako hirietako metropoli-guneak eta eragin-eremuak elkarren gainjartzen direlako, ia konurbazio handitzat har daitezkeela.

    Datu klimatikoak (Brussels)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.3 20.0 24.2 28.7 34.1 38.8 37.1 36.5 34.9 27.8 20.6 16.7 38.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.7 6.6 10.4 14.2 18.1 20.6 23.0 22.6 19.0 14.7 9.5 6.1 14.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 3.3 3.7 6.8 9.8 13.6 16.2 18.4 18.0 14.9 11.1 6.8 3.9 10.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.7 0.7 3.1 5.3 9.2 11.9 14.0 13.6 10.9 7.8 4.1 1.6 6.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -21.1 -18.3 -13.6 -5.7 -2.2 0.3 4.4 3.9 0.0 -6.8 -12.8 -17.7 -21.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 76.1 63.1 70.0 51.3 66.5 71.8 73.5 79.3 68.9 74.9 76.4 81.0 852.4
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 19.2 16.3 17.8 15.9 16.2 15.0 14.3 14.5 15.7 16.6 18.8 19.3 199
Elur egunak (≥ 1 mm) 5,2 5,9 3,2 2,4 0,4 0 0 0 0 0 2,4 4,6 24,1
Eguzki orduak 59 77 114 159 191 188 201 190 143 113 66 45 1546
Hezetasuna (%) 86.6 82.5 78.5 72.5 73.2 74.1 74.3 75.5 80.9 84.6 88.2 88.8 80
Iturria: [7]
Urtea 1900 1910 1920 1930 1947 1961 1970 1976
Biztanleria 183.686 177.078 154.801 200.433 184.838 170.489 161.080 152.850
Iturria: Nationaal Instituut voor de Statistiek
Urtea 1977 1980 1985 1990 1995 2000 2005 2010
Biztanleria 152.850 143.957 136.569 136.706 135.681 133.859 142.853 157.673
Iturria: Nationaal Instituut voor de Statistiek

Egungo udalerriari dagozkion datu historiko guztiak, hurrengo grafikoak bere bilakaera demografikoa islatzen du.

2020ko urtarrilaren 1etik 1.000 pertsona baino gehiago dituzten Brusela Hiriko migratzaileen komunitateak: [8]

 Frantzia 9.049
 Maroko 7.431
 Errumania 7.057
 Italia 5.175
 Espainia 4.690
 Polonia 2.777
 Portugal 1.832
 Grezia 1.758
 Herbehereak 1.704
 India 1.591
 Bulgaria 1.573
 Alemania 1.565
 Kongoko Errepublika Demokratikoa 1.511
 Turkia 1.389
 Ginea 1.309
 Erresuma Batua 1.177

Bruselak Europar Batasuneko hiriburu funtzioak betetzen ditu. Berez EBk ez du hiriburu ofizialik, baina Amsterdameko Itunak formalki aitortzen dio Bruselari batasuneko hiru erakunde politiko nagusien kokagunea: Europako Batzordearena, Europako Kontseiluarena eta Europar Legebiltzarrarena (azken erakunde honek bi egoitza ditu, bata Estrasburgon osoko bilkuretarako, eta bestea Bruselan komiteen eta alderdi politikoen bilkuretarako).

2017az geroztik, Bruselako hiriko alkatea (burgumaisu) Philippe Close da, Alderdi Sozialistako kidea.

Europako Batzordearen egoitza Bruselan.

Europar Batasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako gatazka ezberdinetan herrialdeak duen tradizio neutrala zela eta, eta Europako kontinentearen erdiko kokapen geografikoa aprobetxatuz, bere hiriburua izendatu zuten 1950eko hamarkadan sortu zenetik sindikatuaren erakunde nagusiak hartzeko. Hala ere, hiriak agian ez zuen inoiz bereizketa hori gozatuko Sarreren estatutua 1955ean onartu izan balitz. [9]

Brusela EBko erakundeen egoitza da: Europako Kontseilua, Europako Batzordea (Berlaymont eraikina), Europar Batasuneko Kontseilua (Idazkaritza Nagusia) eta Europako Parlamentua (osoko bilkurak Estrasburgon ere egiten diren arren). Eraikin hauek Europako auzoa deitzen den horretan daude bilduta, eta bertan Robert Schuman etorbidea nabarmentzen da " Europaren aita " izan zen ministro frantsesaren omenez. Hirian, halaber, Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordearen eta Eskualdeen Batzordearen eraikina eta ordezkaritza ugari daude, bai Batasuneko estatu kideetakoak, bai Bruselan misio diplomatikoak dituzten kanpoko herrialdeetakoak. Hala ere, Batasuneko erakunde eta agentzia garrantzitsuek beste hiri batzuetan dute egoitza, hala nola Europako Banku Zentralean (Frankfurt am Main), Europako Inbertsio Bankuan (Luxenburgo), Europol (Haga) eta EEEn (Kopenhage).

Europar Batasuneko Kontseiluko Lehendakaritza txandakako izaera du, herrialde batetik bestera sei hilabeteko epean aldatzen baita. Bere aldetik, Europako Kontseiluko presidentearen eta Batasuneko Kanpo Arazoetarako eta Segurtasun Politikarako Goi Ordezkariaren bulego ofiziala ezartzen da Bruselan. Batasunak tresna politiko eta militar bat ere badu Europatik kanpo misio humanitarioak, bakea mantentzeko operazioak eta krisiak kudeatzeko beste zeregin batzuk egiteko. Hori guztia, Politika eta Segurtasun Batzordea (PSC), Europar Batasuneko Batzorde Militarra (CMEU) eta Europar Batasuneko Estatu Nagusia (EMUE) sortu izanari esker, Europako Kontseiluaren agintepean eta egoitza Bruselan.[10]

Kulturari dagokionez, Europako Historiaren Etxeak ateak irekiko ditu 2014tik aurrera hiriko europar auzoan.

Arrazoi horiengatik, Brusela ez-ofizialki EBko hiriburutzat hartzen da. Brusela/Europa Harremanetarako Bulegoak, 1991n Brusela-Hiriburu eskualdeko Gobernuak sortua, hiriaren irudia sustatu nahi du Europako hiriburu gisa eta biztanleak beren eskualdearen bokazio europarraz jabetzea.

Brusela hiriak monumentu eta museo aipagarri batzuk ditu bere baitan, eta komiki franko-belgikarren nukleo galbatzailetzat hartzen da, urtero ematen duen saria, baita munduko antzinako merkatu nagusietako bat ere. Bere zaindaria San Migel da.

Brusela - Grand-Place edo Grote Markt

Bruselako arkitektura oso anitza da eta Grand Placeko Erdi Aroko eraikuntzak eta Europar Batasuneko erakundeen eraikin moderno eta abangoardiakoetaraino doazen estiloak ditu.

Erakargarri nagusienen artean, UNESCOk 1988tik Gizateriaren Ondare izendatutako Grand-Place ospetsua dago, erdigunean Udaletxe gotikoa, San Migel eta Santa Gudula katedrala eta Laekengo Errege Gaztelua, berotegi handiekin. Plaza inguruan hiri zaharraren aztarnak ikus daitezke, herrialdean estilo espainiarra bezala ezagutzen den arkitektura estiloarena, izan ere, Flandriako estiloko eraikin historiko nagusiak gaur egun Belgika, orduan Flandria zen garaikoak dira. Karlos V.aren inperioko probintzietako bat. Beste gune aipagarri bat Bruselako Errege Jauregia da.

Hirigunea Flandriako estiloko eraikinengatik da ezaguna , Justizia Jauregi neobarroko izugarriaz gain, eta bereziki Victor Horta arkitektoak egindako Art Nouveau estiloko etxeez gain. Estilo honen gorenean, Bruselako auzo berriak garatu ziren, non Schaerbeek, Etterbeek, Ixelles eta Saint-Gilles eraikinak nabarmentzen diren. Estilo horren beste adibide batzuk Stoclet jauregia da, Josef Hoffmann arkitekto vienatarrak diseinatua eta 2009an Gizateriaren Ondare izendatua.

Bruselako beste leku garrantzitsu batzuk dira Parc du Cinquantenaire bere garaipen-arkuekin eta inguruko museoekin, Bihotz Sakratuaren basilika, Bruselako Burtsa, Justizia Jauregia eta Europar Batasuneko eraikin instituzionalak. Europako Batzordearen Europaren estatua (Batasuna bakean) Van Maerlant lorategian ( Bernard Romain eskultore frantsesarena) Etterbeek, [1] .

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Atomium-a gauez
Sakontzeko, irakurri: «Atomium»

103 metroko eraikin bitxia da, eta burdin kristal bat irudikatzen du, 165 mila milioi handiz handiagoa. Eraikin hau, André Waterkeyn arkitektoak diseinatu zuen, 1958an, Bruselan bertan ospatu zen Lehen Mailako Erakusketa Orokorraren ondorioz. Altzairu eta aluminiozko 9 esferaz osaturik dago. Horietako bakoitzak, 18 metroko diametroa du.

Sakontzeko, irakurri: «Manneken Pis»

50 cm inguruko brontzezko estatutxoa da, Bruselako erdigunean dagoena. Iturriaren barnera txiza egiten ari den mutiko biluzi bat irudikatzen du. Bruselako hizkeran (nederlandera oinarrikoa) Menneke Pis esapideak mutikoa txiza egiten esan nahi du.

Atomiuma eta Grand-Place-ekin batera, hiriko ikurretako bat da, baita bertako toki turistikoenetako bat ere, bertako biztanleen izpiritu independentearen ikur ere badela. Turista guztiek egiten dute argazki bat bertan.

Bruselan, Belgika osoan bezala, kirol nabarmenenak, hurrenkera honetan, hauek dira: txirrindularitza, igeriketa, tenisa eta futbola. Bruselak hainbat txirrindularitza proba entzutetsu biltzen ditu Europa mailan, hala nola, Bruselako Txirrindularitza Klasikoa (2012ra arte Paris-Brusela deitua) eta Eddy Merckx Sari Nagusia, Eddy Merckx txirrindulari belgikarraren izena hartzen duena.

Bere aldetik, erabilera anitzeko estadio erreferente bat dago hirian, historikoki Heysel Stadium bezala ezagutzen dena eta gaur egun King Baudouin Stadium deitua. Inauguratu zenetik, 1930ean, urte hartan Pista Txirrindularitzako Munduko Txapelketaren harira, Txapeldunen Ligako hainbat final, gaur egun desagertuta dagoen Europako Kopako hainbat eta baita Europako Txapelketako hainbat partida jokatu dira bertan 1972an eta 2000an.

Brusela, Europako hiriburu garrantzitsuenetako bat izan arren, ez du «goi mailako» futbol talderik. RSC Anderlecht, Anderlecht udalerrian kokatuta dagoena, Brusela-Hiriburuko Eskualdean, Belgikako talderik arrakastatsuena da nazio eta nazioarteko mailan.

Belgikako Arte Ederren Errege Museoak dira ezagunenak, Antzinako Artearen Museo bat eta Arte Modernoko beste Museo bat daudelarik, baita bi museo txikiago ere, Constantin Meunier eta Antoine Wiertz margolari belgikarrei soilik eskainiak, hurrenez hurren. Belgikako modernismoaren ordezkari nagusia den Victor Hortaren etxe-museoa ere bisita dezakegu.

La Monnaie Antzokia gauez.

Interesgarria da, halaber, Belgikako Cartoon Center (Centre Belge de la Bande Dessinée) bisitatzea, Hergé, André Franquin edo Jean-Michel Charlier bezalako marrazkilari belgikarren bilakaera erakusten duena eta frantses batzuk, baita aldi baterako erakusketak ere. Bruselan bande dessinée (BD laburtua) izan zuen garrantzia berretsi egiten dute bertan zipriztindutako ehunka horma-pinturak.

Bruselan beste hainbat museo daude, hala nola, Instrumentuen Museoa (Ingalaterra Zaharra), Artea, Kakaoa edo Garagardoa, edo honako hauek:

  • Jantzi eta Parpailen Museoa, non traje, brodatuak, parpailak, parpailak, kaltzak bilduma bat ikus dezakegu.
  • David eta Alice Van Buuren Museoa, art deco estiloan apaindu eta eraikitako etxe batean dagoena, eta Van Gogh eta Bruegelen lanak biltzen ditu besteak beste.
  • Villa de Bruxelles Museoa, non margolanak, tapizak, ikonografia, idatzi historikoak, etab. Bruselako historia osoa dago hemen.
  • Indar Armatuen eta Historia Militarraren Errege Museoa, Zinquantenario Parkean kokatua.

Teatro Real de la Moneda ( La Monnaie ) ospetsua Europako opera eta ballet areto ederrenetariko bat da, non musika ekitaldien denboraldi zabala egiten den.

Brusela ezaguna da bere janariagatik. Bruselako kimuak hiriaren izena jarri zioten. [11] Belgika gehiena bezala, moules-frites, gofreak (gaufres), txokolatea, patata frijituak eta garagardoa ohikoak dira bertan. [12] Bertan 2 izarreko Michelin jatetxe bat eta izar 1 duten lau jatetxe daude. [13]

Artikulu nagusia: «Bruselako metroa»

Brusela hiriko garraiobide publikoa da. 1976ko irailaren 20an zabaldu zen eta gaur egun metro-sareak hiru linea eta 32,2 kilometro dauzka.

2008an 136 milioi bidaiarik erabili zuten.

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brusela ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Bruselar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohorezko herritarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bruselako Udalaren ohorezko herritartasuna jaso dutenen artean hauek daude:

Data Izena Oharrak
2010eko otsailaren 24a David Susskind – 1925-2011) Belgikako buruzagi judu eta bake ekintzailea. [15] [16]
Bruselako Udalaren armarria
KoroaBelgikako Konde baten koroa

Ezkutu Gules Saint Michael Or, Deabrua Sable hiltzen Euskarriak Bi lehoi arrapaladan gules armatuak eta larrupatuak pankarta bana eskuan: trebea, Brabanteko Dukerriaren armak, baita Belgikakoak ere, maltzurrak, hiriaren armak. Konpartimendu Mendi berde bat Sinbolismoa San Migel hiriko zaindaria da. Ikus: San Migel Deabrua hiltzen.

Aurreko bertsioak
Jatorrizko armak gules arruntak ziren. [17] mendetik aurrera, ohitura zen San Migel irudikatzen zuen hiriko zigiluaren figura jartzea, lehenik itzal gisa eta gero forma landuagoan. [18]

Oharra : Bruselako Zazpi Etxe Nobleetako arma asko arma horien aldaerak ziren.

1730eko armak
Napoleonen armak [19]
Bruselako Udalaren bandera
Deskribapena :

Berdea eta gorria erdigunean San Migel herensugea ( Deabrua ) hiltzen duela.

Sinbolismoa :

San Migel hiriko zaindaria da. [20] Ikus: San Migel Deabrua hiltzen

Aurrekoa:

Alemania Weimar

Europako kultura-hiriburuHiri hauekin batera:

Frantzia Avignon

Norvegia Bergen

Italia Bolonia

Txekia Praga

Polonia Krakovia

Finlandia Helsinki

Islandia Reykjavik

Galizia Santiago de Compostela

2000

Ondorengoak:

Herbehereak Rotterdam

Portugal Porto

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. Geert van Istendael Arm Brussel, uitgeverij Atlas, ISBN 90-450-0853-X
  3. "Brussels History". City-data.com. Retrieved 5 July 2009.
  4. Jean Baptiste D'Hane, François Huet, P.A. Lenz, H.G. Moke (1837). Nouvelles archives historiques, philosophiques, et littéraires (in French) 1. Gent: C. Annoot- Braeckman. p. 405
  5. (Nederlanderaz) Zo ontstond Brussel Vlaamse Gemeenschapscommissie – Commission of the Flemish Community in Brussels
  6. Belgikako konstituzioaren 3. artikulua
  7. https://web.archive.org/web/20130604022305/http://www.meteo.be/meteo/view/fr/360361-Parametres.html Meteo.be webgunea
  8. Nationalités. ibsa.
  9. Accords de Paris. Digithèque MJP.
  10. La Unión Europea en la escena mundia. Comisión Europea.
  11. «Real Food Encyclopedia | Brussels Sprouts» FoodPrint.
  12. 2venturists. (10 June 2018). «What to Eat in Brussels Belgium» Venturists.
  13. «Brussels 2 Stars MICHELIN MICHELIN Restaurants – the MICHELIN Guide Belgium» MICHELIN Guide.
  14. (Gaztelaniaz) Portal web del Ayuntamiento de Madrid. (Noiz kontsultatua: 2018-08-09).
  15. City of Brussels. .
  16. World Jewish Congress. .
  17. Guillaume Des Marez, "L'origine des armoiries de Bruxelles.
  18. Louis Robyns de Schneidauer, La couronne comtale de la ville de Bruxelles, in Le Parchemin, Gendbrugge-lez-Gand, 1939 (March–April).
  19. (en)Brussels[archive], on the Heraldry of the World website.
  20. Netherlandish sculpture 1450-1550 by Paul Williamson 2002 ISBN 0-8109-6602-6 page 42

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]