Britainiar koroaren dependentzia
Itxura
Britainiar koroaren dependentzia bat (ingelesez Crown Dependency), Erresuma Batuko Koroaren menpe dagoen lurralde erdi-independentea da, baina ez da Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuko zati. Erresuma Batua da defentsa, nazioarteko ordezkaritza eta bestelako gaien erantzule. Lege guztiak monarkak legeztatzen ditu. 2001era arte Dependentziei zegozkien gaiak Barne Ministerioaren barnean zeuden, baina ordutik aurrera Kantzelaritza Ministerioaren ardurara igaro ziren.
Koroaren dependentzien beraien txanpon, autoen matrikula, posta-zerbitzu, etab. propioak dituzte.
Koroaren dependentzien zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bandera | Armarria | Datuak | Biztanleria | Azalera | Hiriburua |
---|---|---|---|---|---|
Guerneseyko Bailiazgoa (Frantziatik gertu) Alderney, Herm eta Sarkeko uharteak barne hartzen ditu | 65.573 bizt. (2007) | 78 km² | Saint Peter Port | ||
Jerseyko Bailiazgoa (Frantziatik gertu) | 90.800 bizt. (2007) | 116 km² | Saint Helier | ||
Man Uhartea (Britainia Handia eta Irlanda artean) | 80.049 bizt. (2008) | 572 km² | Douglas |