Bipedismo
Bipedismoa lehorreko lokomozio mota bat da, non animaliak atzeko hanken gainean mugitzen den. Oinen gainean mugitzen den animalia edo makina bati bipedo esaten zaio, latinez "bi hanka" esan nahi duena. bipedismoaren barneko mugimenduak izan daitezke oinez ibiltzea, korrika egitea edo salto egitea.
Gaur egungo animalia mota asmotan bipedismoa ohiko mugimendu modua da. Triasikoan arkosaurio talde batzuek (krokodiloak eta dinosauroak barnebiltzen dituen taldea) bipedismoa garatu zuten. Dinosauroen artean, forma goiztiar guztiak eta beranduagoko beste forma asko bipedoak ziren; hegaztiak ere bipedoak diren dinosauroen klado bat dira, teropodoen barnean. Ugaztunen barruan, bipedismoa maiz agertu da eboluzioan, Macropoda, kanguro eta arratoien artean, pangolinetan eta Hominina primateen artean (Australopithecina, gizakiak barne). Beste espezie askok maiz erabiltzen dute bipedismoa, beti ez bada ere. Narrasti espezie batzuek korrika egiteko erabiltzen dute, eta primateaskok erabiltzen dute janaria biltzen ari direnean[1]. Hylobatidae eta Indriidae familian ohikoa da bi hanken gainean ibiltzea lurrean egoterakoan. Animalia askok atzeko hankak erabiltzen dituzte janarira heltzerakoan, arriskuak behatzeko edo ernalketa garaian, baina ez dira berez bipedoak.
Bipedismoaren eboluzioa gizakiengan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]bipedismoa hominidoen oinarrizko egokitzapena da, eta hominido hankabiko guztiek partekatzen dituzten aldaketa eskeletikoen kausa nagusitzat jotzen da. Lehen hominidoa, bipedismo ustez primitibokoa, Sahelanthropus[2] edo Orrorin izan zen, biak duela 6-7 milioi urte sortuak. Gorilak eta txinpantze ez-hankabikoak hominidoen lerrotik aldendu ziren garai berean, eta, beraz, Sahelanthropus edo Orrorin izan zitezkeen gure azken arbaso komunak. Ardipithecus, hankabiko osoa, duela 5,6 milioi urte inguru sortu zen[3].
Lehen hankabikoak uneren batean Australopithecus generoan bihurtu ziren, eta, geroago, Homo generokoak. Hainbat teoria daude bipedismoaren balio ebolutiboari buruz. Litekeena da bipedismoa bultatzeko arrazoietako bat, eskuak askatzen zituela izatea, elikagaiak lortzeko eta garraiatzeko, energia aurrezten zuelako lokomozioan, distantzia luzeak egiteko eta ehizatzeko aukera ematen zuelako, ikus-eremu hobea eskaintzen zuelako eta hipertermia saihesten laguntzen zuelako, eguzki zuzenaren eraginpean zegoen azalera murrizten zuelako. Ezaugarri horiek guztiak onuragarriak dira Afrikako ekialdeko Rift Haranaren altxamenduaren ondorioz sortutako sabana eta baso ingurune berrian aurrera egiteko, aurreko baso itxiaren habitataren aldean[4][5]. 2007ko ikerketa baten arabera, bipedismoak eboluzionatu egin zuen lauoinekoek baino energia gutxiago kontsumitzen zuelako[6][7]. Hala ere, berriki egindako ikerketek iradokitzen dutenez, sua erabiltzeko gaitasunik gabeko bipedismoak ez zuen ahalbidetuko sakabanatze globala[8]. Ibileraren aldaketa horrek hankak luzatu zituen, besoen luzeraren proportzioan, eta besook laburtu egin ziren zuhaitzetan eskegitzeko beharra kendu zenean. Beste aldaketa bat oineko behatz lodiaren forma da. Berriki egindako ikerketek iradokitzen dutenez, australopitezinoek denboraren zati bat zuhaitzetan bizitzen jarraitzen zuten, oineko erpuru lodiak eusteko gaitasuna baitzuen. Hau pixkanaka galtzen joan zen H. habilisen.
Anatomikoki, bipedismoaren bilakaerarekin batera aldaketa eskeletiko ugari egin dira, ez soilik hanketan eta pelbisean, baita bizkarrezurrean, oinetan eta orkatiletan eta garezurrean ere[9]. Femurra pixka bat angeluarrago bihurtu zen grabitate-zentroa gorputzaren erdigune geometrikora eramateko. Belauneko eta orkatilako artikulazioak gero eta sendoagoak egin ziren, pisua handitzea hobeto jasateko. Orno bakoitzaren pisu handiagoa posizio tentean jasateko, giza bizkarrezurrak S forma hartu zuen eta gerrialdeko ornoak laburragoak eta zabalagoak egin ziren. Oinetan, behatz lodia beste hatzekin lerrokatu zen, aurreranzko lokomozioa errazteko. Besoak eta besaurreak murriztu egin ziren hankekin alderatuta, eta horrek erraztu egin zuen lasterketa. Foramen magnuma burezurraren azpitik eta aurrerantz mugitu zen[10]
Aldaketarik nabarmenenak pelbis-eremuan gertatu ziren, beherantz begira zegoen ilion luzea laburtu eta zabaldu egin baitzen, ibiltzean grabitate-zentroa egonkor mantentzeko baldintza gisa; horregatik, hominido bipedoek pelbisa laburragoa baina zabalagoa dute, katilu itxurakoa. Eragozpen bat da tximino bipedoen erditzearen kanala txikiagoa dela hatz-koskorrekin ibiltzen diren tximinoena baino, nahiz eta zabaldu egin den australopiteko eta gizaki modernoekin alderatuta, eta horrek jaioberrien igarotzea ahalbidetzen du, garezurraren tamaina handitzearen ondorioz. Hau goiko zatira mugatzen da, igoera handiago batek hankabiko mugimendu normala zaildu dezakeelako[11].
Pelbisaren laburtzeak eta erditze kanalaren txikitzean eboluzionatu egin zuten bipedismorako baldintza gisa, eta eragin esanguratsuak izan zituzten giza erditzearen prozesuan, askoz ere zailagoa baita gizaki modernoengan beste primate batzuetan baino. Giza erditzean, pelbis-eremuaren tamaina aldatzen denez, fetuaren buruak zeharkako posizioan egon behar du (amarekin alderatuta) erditzearen kanalean sartzean, eta 90 gradu inguru biratu behar du irtetean[12]. Erditze kanala txikitzea faktore mugatzailea bihurtu zen lehen gizakietan garunaren tamaina handitzeko, eta haurdunaldi laburragoa eragin zuen, giza kumeen heldutasun eza erlatibora eraman zuena, 12 hilabete baino askoz lehenago ibiltzeko gai ez zirenak eta neotenia handiagoarekin, beste primate batzuekin alderatuta, askoz ere gazteagoak baitira[13]. Jaio ondoren garuna gehiago hazteak eta seme-alabek amarekiko mendekotasun handiagoa izateak eragin garrantzitsua izan zuten emakumeen ugalketa-zikloan eta, beste hominido batzuekin alderatuta, aloparentalitatearen agerpen ohikoagoan[14]. Giza heldutasun sexualaren atzerapenak menopausiaren bilakaerara ere eraman zuen, azalpen batekin, amonaren hipotesia, zeinaren arabera emakume zaharrek beren geneak hobeto transmititu baitzitzaketen beren alaben seme-alabak zainduz, beren seme-alaba gehiago izatearekin alderatuta[15][16].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Clemente, Christofer J.; Wu, Nicholas C.. (2018-09-26). «Body and tail-assisted pitch control facilitates bipedal locomotion in Australian agamid lizards» Journal of The Royal Society Interface 15 (146): 20180276. doi: . PMID 30257922. PMC PMC6170770. (Noiz kontsultatua: 2025-01-23).
- ↑ (Ingelesez) Brunet, Michel; Guy, Franck; Pilbeam, David; Mackaye, Hassane Taisso; Likius, Andossa; Ahounta, Djimdoumalbaye; Beauvilain, Alain; Blondel, Cécile et al.. (2002-07). «A new hominid from the Upper Miocene of Chad, Central Africa» Nature 418 (6894): 145–151. doi: . ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
- ↑ (Ingelesez) White, Tim D.; Asfaw, Berhane; Beyene, Yonas; Haile-Selassie, Yohannes; Lovejoy, C. Owen; Suwa, Gen; WoldeGabriel, Giday. (2009-10-02). «Ardipithecus ramidus and the Paleobiology of Early Hominids» Science 326 (5949): 64–86. doi: . ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
- ↑ (Ingelesez) Ko, Kwang Hyun. (2015-Nov-Dec). «Origins of Bipedalism» Brazilian Archives of Biology and Technology 58: 929–934. doi: . ISSN 1516-8913. (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
- ↑ DeSalle & Tattersall 2008, 146 orr. .
- ↑ (Ingelesez) «Study Identifies Energy Efficiency As Reason For Evolution Of Upright Walking» ScienceDaily (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
- ↑ (Ingelesez) Sockol, Michael D.; Raichlen, David A.; Pontzer, Herman. (2007-07-24). «Chimpanzee locomotor energetics and the origin of human bipedalism» Proceedings of the National Academy of Sciences 104 (30): 12265–12269. doi: . ISSN 0027-8424. PMID 17636134. PMC PMC1941460. (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
- ↑ (Ingelesez) Dávid-Barrett, Tamás; Dunbar, Robin I. M.. (2016-05-01). «Bipedality and hair loss in human evolution revisited: The impact of altitude and activity scheduling» Journal of Human Evolution 94: 72–82. doi: . ISSN 0047-2484. PMID 27178459. PMC PMC4874949. (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
- ↑ Aiello & Dean 1990.
- ↑ Kondo 1985.
- ↑ Strickberger 2000, 475–476 orr. .
- ↑ Trevathan 2011, 20 orr. .
- ↑ Curry 2008, 106–109 orr. .
- ↑ Hrdy, Sarah Blaffer. (2011). Mothers and others : the evolutionary origins of mutual understanding. (First Harvard University Press pbk. edition. argitaraldia) ISBN 978-0-674-65993-3. PMC 913785175. (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
- ↑ (Ingelesez) Killer whales, grandmas and what men want: Evolutionary biologists consider menopause. 2013-08-19 (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
- ↑ (Ingelesez) Callan, Hilary, ed. (2018-10-05). The International Encyclopedia of Anthropology. (1. argitaraldia) Wiley doi: . ISBN 978-1-118-92439-6. (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).