Binasperi[1] (gaztelaniaz: Viñaspre[2]) Arabako Errioxako kuadrillako herri bat da, Lantziegoko udalerrikoa.
Euskararen normalkuntza hasi zenetik, espainieraz Viñaspre deitua den herri honetako euskal izenerako hainbat proposamen eta arau izan dira. Garai batean Guardia herriaren euskal izena Biasteri zela arautu zuen Euskaltzaindiak; aukera hori baztertu zenean, zenbaitek izen hori (Biasteri) beste herri honetarako proposatu zen.[3]
Alabaina, Euskaltzaindiaren izendegian egun kontsulta daitekeenez eta Roberto González de Viñaspre Onomastika Batzordeko kideak idatzitako txostenaren arabera,[4] Binasperi da geure hizkuntzan erabili beharreko izena. Donemiliagako Goldetik aurrerako dokumentazioa aztertu ondoren hartutako erabakia izan zen. /binásperì/ azentuera zaintzeko aholkua ere eman da.
Binasperi 1669 arte Guardiaren auzoa izan zen; urte hartan, udalerri bilakatu zen. 1887ko erroldan, ordea, dagoeneko udalerritzat ez zen ageri, berriz ere auzo bihurtuta.[3]
Araba Bus sareko
lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
- Jasokundeko Andre Mariaren eliza
- San Bartolome apostoluaren baseliza