Edukira joan

Begiko nerbio motor komun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Begiko nerbio motor komun
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latineznervus oculomotorius
MeSHA08.800.050.050.650, A08.800.050.600.475 eta A08.800.800.060.650 A08.800.800.120.600, A08.800.050.050.650, A08.800.050.600.475 eta A08.800.800.060.650
TAA14.2.01.007
FMA50864
Terminologia anatomikoa
Entzefalo enborra, nerbio okulomotore amankomuna (morez)[1]
Entzefalo enborra, nerbio okulomotore amankomuna (morez)

Begiko nerbio motor komuna, Nerbio okulomotore amankomuna, III. gara nerbioa edo hirugarren nerbio kraniala pedunkulu zerebralean sortzen den eta betzuloko goi-fisuran barrena betzuloraino iristen den nerbioa da. [2] Begiko nerbio motor komunarean nukleoa ez da zelula zutabe jarrai bat, hau nukleo txiki batzuetan zatitzen da non hauek bi taldetan banatzen diren, aurrekoa eta atzekoa. Atzeko taldea sei nukleo txikik osatzen dute, hauetako bost simetrikoak dira erdiko lerroaren alde bietan. Seigarren nukleoa berriz, erdian kokatzen da. Aurreko taldea berriz, bi nukleotan banatzen da, bat antero-mediala eta bat antero-laterala.

Begiko nerbio motor komunaren nukleoa fisiologikoki begiratuz, beste azpitalde batzuetan sailka daiteke, hau zelula txikien arabera egiten da, non hauetako bakoitzak muskulu jakin bat mugitzeaz arduratzen den.

Nukleo honetako nukleorik hurbilena Edinger-Westphal nukleoa da, non begiko nerbio motor komunak egiten dituen funtzioen erakusle den, begi niniko uzkurketa eta kristalinoaren akomodazioa ere burutzeko gaitasuna erakusten du. Mesentzefalotik sortzen da[3] eta bere funtzioa globo okularra mugitzea da, nerbio troklearrarekin eta abducens nerbioarekin batera.

Nerbioaren nukleoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nukleo okulomotore amankomuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbio okulomotore amankomunaren nukleoa mesentzefaloaren akueduktua inguratzen duen gai grisaren aurrealdean kokatzen da. Nukleoa nerbio zelulez osatua dago, zeintzuek begiko muskulu estrintseko guztiak inerbatuko dituzten goiko muskulu laprana eta alboko muskulu zuzena izan ezik.

Zuntz eferente nerbiotsuak aurretik bideratuko dira nukleo gorriaren bitartez eta mesentzefaloaren aurreko gainazaletik irtengo dira, garun pedunkuluen artetik hain zuzen ere.

Aferentziei dagokienez, nerbio okulomotorearen nukleoak zuntz kortikonuklearrak jasoko ditu bi hemisferioetatik. Zuntz tektobulbarrak ere jasoko ditu goiko kolikulutik eta bide honetatik ikusmen-kortexeko informazioa helduko zaio. Halaber, erdiko luzetarako faszikuluko zuntzak jasoko ditu, hauen bidez IV, VI eta VIII. nerbio kranialekin konektatuta egongo da.

Nukleo parasinpatiko gehigarria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbio okulomotorearen nukleo gehigarria edo Edinger-Westphal nukleoa akueduktu inguruko gai grisaren aurrealdean kokatuta dago, nukleo okulomotore amankomunaren atzean. Zuntz parasinpatikoak bideratuko ditu, eta III. bikote kranealarekin batera egingo du bere bidea.

Zuntzak III. bikotearen barnean garun pedunkuluen artetik aterako dira, eta ondoren goiko arraildura orbitariotik igaroko dira. Zuntz preganglionarrek sinapsia egingo dute gongoil ziliarrean eta ondorengo zuntz postganglionarrak nerbio ziliar motzen artetik igaroko dira begi-niniaren muskulu esfinterrera eta muskulu ziliarretara iritsi arte.

Aferentziei dagokionez, zuntz kortikonuklearrak jasoko ditu egokitze erreflexua emateko eta bestetik, tektu aurreko nukleoaren zuntzak ere jasoko ditu erreflexu fotomotoreak gauzatzeko.

Jatorria, ibilbidea eta erlazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuntzak mesentzefaloaren akueduktu inguruko gai grisaren aurrealdean sortu eta aurrera abiatuko dira, atzeko garun arteria eta goiko garuntxo arteriaren artetik. Mesentzefaloa zeharkatuko dute eta garun pedunkuluen artetik aterako da nerbioa. Ondoren, erdiko hobi kranealean sinu kabernotsuko alboko paretatik jarraituko du. Hemen nerbioak goiko adarra eta beheko adarra emango ditu, goiko arraildura orbitariotik igaroz betzuloan sartuko direnak.

Inerbazio eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinn eraztuna zeharkatu ondoren, nerbio okulomotore amankomuna goiko eta beheko adarretan banatzen da. Goiko adarrak begiaren goiko muskulu zuzena eta betazalaren muskulu jasotzailea inerbatuko ditu. Beheko adarrak, aldiz, informazio parasinpatikoa eramateaz gain, beheko muskulu zuzena, erdialdeko muskulu zuzena eta beheko muskulu laprana inerbatuko ditu. Osagai parasinpatikoa muskulu ziliarretara eta begi-niniaren muskulu esfinterrera iritsiko da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Anatorama proiektua» anatorama (Noiz kontsultatua: 2018-05-10).
  2. Euskalterm: [Oftalmologia Hiztegia] [2018]
  3. Nervios craneales : en la salud y en la enfermedad. (2a. ed. argitaraldia) Médica Panamericana 2003 ISBN 9500624389. PMC 54347974..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]