Beda
Itxura
Beda | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Jarrow, 672 |
Herrialdea | Northumbria |
Talde etnikoa | Anglosaxoiak |
Heriotza | Jarrow, 735 (62/63 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Irakaslea(k) | Ceolfrith (en) ![]() Benedikto Biscop |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | hagiografoa, poeta, eliza-historialaria, itzultzailea, teologoa, idazlea, Bibliaren itzultzailea, historialaria, hymnwriter (en) ![]() |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Santutegia | |
Maiatzaren 25 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
Erlijio-ordena | Beneditar |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Beda (antzinako ingelesez: Bǣda edo Bēda; Monkton?, c. 673 - Jarrow, 735), baita San Beda edo Beda Agurgarria (latinez: Bēda Venerābilis), monje beneditar, jakintsu eta historialari anglosaxoia izan zen. Haren eguna maiatzaren 25ean ospatzen da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monje beneditarra, bizitza Jarrowko monasterioan eman zuen, idazten eta irakasten. Antzinako ingelesaz eta latinez idatzi zuen. Antzinako kultura entziklopedikoaren biltzailea izan zen, eta gai anitzez idatzi zuen: metrikaz, matematikaz, astronomiaz, geografiaz eta musikaz, Idatzi Santuen exegesiaren argitan denak. Bedaren lan nagusia, Historia ecclesiastica gentis Anglorum, Ingalaterrako Elizaren historiari buruzko iturririk behinena da. Leon XIII.ak Elizako Doktore izendatu zuen 1899an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.