Batasun Agiria (1800)
- Artikulu hau 1800ean Britainia Handiko Erresuma eta Irlandako Erresumaren bategitea ahalbideratu zuen Batasun Agiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Batasun Agiria».
1800ko Batasun Agiria (ingelesez Union Act; baita 1801ko Batasun Agiria ere deitua) Britainia Handiko Erresuma eta Irlandako Erresumaren arteko batasuna erresuma berri batean gauzatu zuen agiria izan zen, erresuma honi Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua deitu zitzaion. Batasuna honen ondorioz 100 biltzarkide irlandarrek Erresuma Batuko Legebiltzarreko Komunen Ganberan eserlekuak eskuratu zituzten.
Agiria Britainiar Legebiltzarrak nahiz Irlandakoak baietsi zuten. Irlandarrek Ingalaterraren mendeetako zapalkuntzaren ostean 1782ko Konstituzioarekin independentzia lortu zuten. Irlandarren gehiengoak Britainia Handiarekiko Batasuna ez zuen ongi ikusten, eta aurretik 1799ko batasun mozio bat atzera botea izan zen. Halere 1801an britainiar gobernuaren kanpainia gogorrak eta 1781eko irlandar matxinadak batasunaren onarpenaren bidea erabat erraztu zuten. Irlandako Legebiltzarreko bere igarotzea arrakatsua izan zen, legebiltzarkideen gehiengo sinple batez onartua izan zelarik, britainiar gobernuak baiezkoa eman zuten biltzarkideei britainiar nobleziako tituluak, lurrak eta bestelako prebendak eman zizkien.
Batasunak irlandarren gehiengoa ziren katolikoak erakartzeko asmoz haien aurkako lege penalak ezeztatzea eta emanzipazio zibila hitzematen zien. Esan zenez, Batasun Agiriaren hitzetan, Irlanda 100 biltzarkidez ordezkatua izango zen, eta San Patrizioren semeen abantaila garrantzitsu bat irlandar biltzarkide katolikoak onartuak izango zirela zen, nahiz eta gerora eskubide hau Jurgi III.aren erregealdian ezeztatu, errege honek Ingalaterrako Eliza defendatzeko bere zinaren aurka zihoalako arrazoiketa aipatu zuelarik. Britainiar Legebiltzarrean katolikoen partaidetza ez zen 1829. urterarte berrezarriko.
Batasun honetatik agertu zen bandera berria, Union Jack izenez ezagutua, Ingalaterrako San Jurgiren gurutzea (gurutze gorria, hondo zuria), Eskoziako San Anderren gurutzea (ixa zuria, hondo urdina) eta Irlandako San Patrizioren gurutzea (ixa gorria, hondo zuria) elkartzen ditu. Gaur egun eta nahiz eta 1949an Irlandako Errepublika sortu, ikur hau britainiar bandera izaten jarraitzen du.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Batasun Agiriaren Liburutegi Bistuala (Ingelesez)
- Batasun Agiria – jatorrizko testu osoa irakurgai (Ingelesez)