Barbara (abeslaria)
Barbara (abeslaria) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Monique Andrée Serf |
Jaiotza | Parisko 17. barrutia, 1930eko ekainaren 9a |
Herrialdea | Frantzia |
Talde etnikoa | Juduak |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Neuilly-sur-Seine, 1997ko azaroaren 24a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Bagneuxko hilerria |
Heriotza modua | : gaixotasun kardiobaskularra |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, egile abeslaria, abeslaria, poeta, estudioko musikaria, musikagilea eta telebista-aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Barbara |
Genero artistikoa | chansona |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa |
Diskoetxea | Universal Music Group Decca Records La Voix de son Maître Odeon Philips |
Monique Andrée Serf, Barbara moduan ezaguna, (Paris, Frantzia, 1930eko ekainaren 9a - Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1997ko azaroaren 24a) frantses kantugile eta abeslaria izan zen.
Hasieran, Belgikako eta Frantziako kabaretetan aritu zen. Pianoa jotzen zuen, eta Brassens, Brel, Xarnof, Fragson eta beste abeslari batzuen kantak abesten zituen garai hartan. Gero, bere abestiak sortzen hasi zen, eta 1963an arrakasta handia lortu zuen bere diskorik ospetsuenetako batekin: Dis, quand reviendras-tu?.
Harrezkero, kabaretak utzi eta antzoki handietan hasi zen abesten (Bobino, Olympia, Zénith...). Barbararen abestiak intimistak dira eta, modu neurritsuan beti, bizitzaren alde malenkoniatsua agertzen dute: maitasun oroitzapenak, aitaren heriotza (Nantes), maitearen zain egotea (Pierre). Maisulan ugari konposatu zituen, hala nola Göttingen, Attendez que ma joie revienne, Marienbad, Une petite cantate eta Ma plus belle histoire d’amour. 1972an Jacques Brel zuzendariaren Frantz filmean esku hartu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-08-30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.