Edukira joan

Bann ibaia

Koordenatuak: 55°00′08″N 6°34′45″W / 55.0022°N 6.5792°W / 55.0022; -6.5792
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bann ibaia
an Bhanna (irlanderaz)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera137 km
Geografia
Map
Koordenatuak55°00′08″N 6°34′45″W / 55.0022°N 6.5792°W / 55.0022; -6.5792
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ipar Irlanda
Hidrografia
Ibaiadarrak
LakuakNeagh
Bokalea
()
Ipar kanala

Bann ibaia (gaeleraz an Bhanna, "ibai zuria"), Ipar Irlandako ibai luzeena da, hegoaldean hasi eta Neagh aintzira zeharkatu ondoren Castlerocken itsasoratzen dena. Ekialde protestantea eta mendebalde katolikoaren arteko muga gisa hartzen da.

Hiru zati bereizten dira Bann ibaiaren ibilbidean, Upper Bann ("Goiko Bann"), Neagh aintzira eta Lower Bann ("Beheko Bann").

  • Upper Bann: Downeko konderriaren hegoaldean dauden Mourne mendietan sortzen da ibaia. Berehala Armagheko konderrian sartzen da eta Portadown zeharkatu ondoren Neagh aintziran isurtzen ditu urak.
  • Neagh aintzira: Britainiar uharteetako aintzirarik handiena da 392 km²-ko azalerarekin.
  • Lower Bann: Neaghen ipar-mendebaldetik atera eta Beg aintzira txikia eratzen du. Iparralderako bidean Derry eta Antrimeko konderriaren arteko muga finkatzen du. Ibilbidean daukan herririk handiena Coleraine da, berau da nabigaziorako kai nagusia, eta bertatik 8 kilometrotara dagoen Castlerocken itsasoratzen da.

Irlandan populatua izan zen lehenengotako eremua izan omen zen Bann ibaiaren arroa. XVIII eta XIX mendeetan Ipar Irlandaren industrializazioan eragin handia izan zuen, batez ere lihoaren ekoizpenean.

Gaur egun Bann ibaiko arrantza jarduera ekonomiko garrantzitsua da. Izokin eta aingira hartzen da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]