Banaketa-funtzio
Itxura
Probabilitate-teorian, banaketa-funtzioa balio batetik beherako probabilitatea (balio hori barne) ematen duen funtzio bat da. Probabilitate-funtzioekin (zorizko eta dentsitate-funtzioarekin estu loturik dago: adibidez, dentsitate-funtzio batean, banaketa funtzioak x balio baterainoko azalera ematen du. Horrela, dentsitate-funtziotik (eta baita ere probabilitate-funtziotik zorizko aldagai diskretuetan) banaketa-funtzioa eratortzen da eta alderantziz.
Matematikoki honela definitzen da, X zorizko aldagai baterako:
Honela kalkulatzen dira probabilitateak banaketa-funtzioarekin:
Banaketa-funtzioa zorizko aldagai jarraituetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dentsitate-funtzioarekin honela lotzen da:
- dentsitate-funtzioaren azpiko azalera ematen duenez, x balio bateraino:
- alderantziz, banaketa funtzio deribatuz, dentsitate-funtzioa eratorriko da:
- (a,b] tarte bateko probabilitatea kalkulua honela egiten da dentsitate-funtzioaren bitartez, zorizko aldagai jarraietarako: