Edukira joan

Baltikoko Dukerri Batua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baltikoko Dukerri Batuko pabiloia
Baltikoko Dukerri Baturako proposatutako gutxi gorabeherako lurraldeak

Baltikoko Dukerri Batua (alemanez: Vereinigtes Baltisches Herzogtum, letonieraz: Apvienotā Baltijas hercogiste, estonieraz: Balti Hertsogiriik), edo, bestela, Livoniako Dukerri Handia, Lehen Mundu Gerra garaiko Baltikoko aleman nobleek proposatutako izena izan zen.[1] Gaur egun Letonia eta Estonia denaren lurraldean Alemaniar Inperioaren estatu txotxongilo bat ezartzeko saiakera izan zen 1918an. Estatu hau 1917an errusiar iraultzaren ostean Errusiar Inperioko Livonia eta Estoniako lurralde ohientan ezarri zen. Alemaniaren aldeko dukerri baten aldarrikapen bat egin zen lehen aldiz 1918ko apirilean, Estoniako Errepublikak bere independentzia ofizialki deklaratu ondoren.

Estatu berri honetarako proposatu ziren ideien artean Kurlandia eta Semigalliako dukerriaren sorrera edo Estoniako eta Livoniako dukerriaren sorrera zeuden, Prusiako Erresumarekin batasun pertsonala izango luketenak.[2]

Lehen Mundu Gerran, Alemaniako Armada Inperialak 1915eko udazkenean konkistatu zuen Errusiar Inperioko Kurlandiako Gobernazioa. Frontea Riga–Daugavpils–Baranovichi linean zehar egonkortu zen.

Errusian 1917ko otsaileko Iraultzaren ondoren, behin-behineko Errusiako Gobernuak Estoniako Gobernazio Autonomoa ezarri zuen apirilaren 12an, gobernazio hau Errusiar Inperio ohiko Estoniako Gobernuratutik eta Livoniako Gobernoratutik sortu ziren. Urte hartako Urriko Iraultzaren ondoren, aukeratutako Estoniako Batzar Probintziala subiranotzat jo zen Estonian 1917ko azaroaren 28an. 1918ko otsailaren 24an, Alemaniako tropak iritsi baino egun bat lehenago, Estoniako Salbazio Batzordeak Estoniako Independentziaren Deklarazioa eman zuen. Mendebaldeko aliatuek de facto onartu zuten Estoniako Errepublika 1918ko maiatzean.

«Livoniako dukerri handia» terminoa Livoniako eskualdeari dagokio, proposatutako Baltikoko Dukerri Batuaren zatirik handiena baizen.

Letoniako Behin-behineko Kontseilu Nazionala Errusiako behin-behineko gobernuak 1917ko uztailaren 5ean eman zion autogobernuaren legean oinarrituta eratu zen. Letoniako Behin-behineko Kontseilu Nazionala 1917ko azaroaren 16an bildu zen lehen aldiz Valkan. Azaroaren 30ean, Kontseiluak Letoniako probintzia autonomoa izendatu zuen, eta 1918ko urtarrilaren 15ean, berriz, Latoniako errepublika independentea deklaratu zen.

1918ko urte hasieran, tropa alemanak aurrera egiten hasi ziren Kurlandiatik, eta 1918ko otsailaren amaierarako, Alemaniako armadak Estoniako eta Livoniako lurraldeak administratzen zituen. 1918ko martxoaren 3ko Brest-Litovsk Itunean, Sobietar Errusiak Kurlandiako Gobernazioaren galera onartu zuen.

Sortzeko ahalegina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Adolf Friedrich, Mecklenburg-Schwerin-eko dukea, 1910

Alemaniako administrazio militarraren aurkako mugimendu politiko paralelo gisa, baltikoko alemanek kontseilu probintzialak eratzen hasi ziren 1917ko irailaren eta 1918ko martxoaren artean.

1918ko martxoaren 8an, Kurländischer Landesrat-ak Kurlandiako Dukerriaren (Herzogtum Kurland) berrezarkuntza deklaratu zuten, estatu hau Gilen II.ak 1918ko martxoaren 15ean formalki onartu zuen.

1918ko apirilaren 12an, 35 baltikoko alemanek, 13 estoniarrek eta 11 letoik osatutako Probintziako Batzar batean (Vereinigter Landesrat), alemaniar enperadoreari Baltikoko probintziak monarkia gisa onartzeko eta Alemania monarkia hauen babesle bihurtzeko eskatzen zuen ebazpena onartu zuten.

Gilen II.ak Baltikoko Dukerri Batua estatu subiranotzat aintzatetsi zuen 1918ko irailaren 22an, urte erdira Sobietar Errusiak Alemaniari Brest-Litovsk-eko Itunean baltikoko gobernazio zaharrei formalki uko egin zien. 1918ko azaroaren 5ean, Behin-behineko Erregeordetza Kontseilua (Regentschaftsrat) eratu zen estatu berrirako, Adolf Pilar von Pilchau baroiak zuzendua.

Estatu berriak Rigan izango zuen hiriburua, eta zazpi kantoiko konfederazioa izango zen: Kurlandia (Courland), Riga, Lettgallen (Latgalia), Südlivland (Hego Livonia), Nordlivland (Ipar Livonia), Ösel (Saaremaa) eta Estland (Estonia).

Baltikoko Dukerri Batuko lehen estatuburua Mecklenburgeko Adolf Friedrich dukea izan zen, ez monarka subirano gisa, baizik eta Kaiser alemanaren mendeko gisa, Alemaniako Inperioko beste printze edo erregeen antzekoa. Hala ere, Adolf Friedrich-ek ez zuen inoiz kargua hartu. Erregeordetza Kontseilua, lau baltikoko alemanek, hiru estoniarrek eta hiru letoik osatua, 1918ko azaroaren 28ra arte gobernatu zuen, nazioarteko aintzatespenik gabe, Alemaniarena izan ezik.

1918ko urrian, Alemaniako kantzilerrak, Badengo Maximiliano printzeak, Baltikoko administrazio militarra agintari zibilengaitik ordezkatzea proposatu zuen. Politika berria Alemaniako Kanpo Arazoetako Ministerioaren telegrama batean deklaratu zitzaion Baltikoko administrazio militarrari: "Inperioko Gobernua ahobatezkoa da Baltikoko herrialdeekiko politikaren funtsezko aldaketari dagokionez, hau da, lehen instantzian herri baltikoekin politika egingo dela".

Estonia eta Letonia Independienteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1918ko azaroaren 18an, Letoniak bere independentzia aldarrikatu zuen. August Winnig, Alemaniako gobernuko azken ordezkariak, Estoniako behin-behineko gobernuaren ordezkariekin akordio bat sinatu zuen azaroaren 19an, estoniarekiko boterea estoniako gobernuari entregatuz.[3] 1918ko abenduaren 7an, alemaniarrek Letoniako gobernuari entregatu zioten boterea formalki, Kārlis Ulmanis buru zuela.

1919an Livoniako eta Kurlandiako nobleek, 1918an Baltikoko Dukerri Batuaren sorrera proposatu zutenek, Baltische Landeswehr-a sortu zuten. Baltische Landeswehr-eko agintea Alfred Fletcher maiorrak hartu zuen, tokiko nobleziaren babesarekin, eta jatorrizko letoiak baztertu eta baltikoko alemanekin ordezten hasi zen. Aldi berean, ofizial alemanek aginte postu gehienak hartu zituzten. Vanguard of Nazism: The Free Corps Movement in Postwar Germany, 1918-1923 liburuan, Robert G. L. Waite autoreak honela dio: "1919ko otsailaren erdialderako, letoiek beren armadaren bostena baino gutxiago osatzen zuten". Erresuma Batuak atzera egin zuen egoera militarraren larritasuna ezagutu ondoren, Armada Zuriko tropak eta Freikorps-eko tropak Riga hartu zuten 1919ko maiatzaren 22an.

Riga hartu ondoren, Mitaun (Jelgava) 300 letoi, Tuckumen (Tukums) 200, Dünamünden (Daugavgrüva) 125 eta Rigan ia 3.000 letoi baino gehiago hiltzea leporatu zitzaien Freikorps-ei. 1919ko ekainean, Rigaren konkistan parte hartu ondoren, von der Goltz jeneralak bere tropei Iparralderantz joateko agindu zien, etoniarren aurka, Armada Gorriaren aurka joan beharrean aliatuek pentsatu zuten bezela. 1919ko ekainaren 19an, Burdinazko Dibisioko eta Landeswehr-eko unitateek Wenden (Cēsis) erasotu zuten, Baltische Landeswehr-ra Petrogradorantz bultzada bat emateko perstatzen jarraitu ziren. Hala ere, Estoniako 3. Dibisioak Baltische Landeswehr-ra garaitu zuen, Ernst Põdder-ek zuzendua, 1919ko ekainaren 19tik 23ra.

1919ko ekainaren 23ko goizean, alemanak Rigarantz erretiratzen hasi ziren. Aliatuek behin eta berriz eskatu zieten alemanei Letonian zituzten tropak erretiratu zitzaten, Estoniarrak Rigarantz joatear zeudenean aliatuek esku hartu zuten Estoniarren eta Freikorps-aren arteko su-etena akordatzeko. Bien bitartean, tropa britainiarrez osatutako misio aliatu bat, Baltikora iritsi zen, Sir Hubert de la Poer Gough jeneralak zuzenduta, haren helburua alemanak kanporatzea eta bertoko armadak antolatzea zen.

Alemaniak 1918ko azaroan Lehen Mundu Gerraren porrotaren ondoren eta Letonian Baltische Landeswehr-ak eta Freikorps-ak izandako porrotaren ondoren, Baltikoko Dukerri Batuaren sorreraren proposamen guztiak baztertu zituen.

Letoiaren kontrolera itzuliko zela bermatzeko, Baltische Landeswehr-ra agintari britainiarraren mende jarri zuten. 1919ko uztailaren erdialdean Baltische Landeswehr-ra, Harold Alexander teniente koronelaren aginpean jarri osten, Tunisiako Alejandro izango zena, pixkanaka baltikoko alemanak erretiratu zituen. Estonia eta Letoniako nazio baltikoak errepublika gisa eratu ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .
  2. «The Baltic States» Papers of the Royal Institute of International Affairs (13, part 1): 22..
  3. World War I Estonica. Encyclopaedia about Estonia

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Letonia: Munduko estatistikariak
  • Bandera baltikoa Encyclopιdia Heraldican
  • Baltic Duchy (1918) at Flags of the World