Edukira joan

Auñemendiko lorea

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Txomin Agirreren idazlanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Auñamendi (argipena)».
Auñemendiko lorea
Datuak
IdazleaDomingo Agirre
Argitaratze-data1897 eta 1898
Generoahistorical fiction (en) Itzuli
Jatorrizko izenburuaAuñemendiko lorea
Hizkuntzaeuskara
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Txomin Agirreren bizitza laburtzen duen bideoa.

Auñemendiko lorea[1] Txomin Agirrek idatzitako lana da, 1897. urtean Euskalzale astekarian irten zen lehenengo aldiz eta urte bat geroago liburu moduan argitaratu zuten.

"Hasieran Riktrudis" deitzekoa zen, VII. mendean bizi izan zen izen bereko santa baten bizitza eta pasadizoak kontatzen baitizkigu. Kondairazko nobela hau ez zen iritsi Kresala eta Garoa eleberrien ezagupen mailara. Eleberrian agertzen diren kontu historikoak ziur aski ez dira nahiko eleberri historiko legez sailkatzeko. Navarro Villosladaren Amaia edo euskaldunak VIII. mendean obrarekin alderatua izan da.

Liburua bizkaieraz idatzita dago, zehazki ondarrutarrez, baina lexikoaren aldetik jasoa da, hitz larramenditarrez jantzia. Euskalkia denborarekin errespetatu egin da nahiz eta testua batuan ipintzen saiatu diren.

Fedea, aberria eta maitasuna dira lantzen dituen gaiak. Fedeari argia ematen dion protagonista “Riktrudis” da. Eleberria aurrera doan heinean, Riktrudis, kristau-ikono bihurtzen da. Gero aberria daukagu, hemen euskaldunen eta frankoen arteko gatazkak kontatzen baitira. Maitasunari dagokionez, Portun eta Riktrudisen arteko hartu-emana kontatzen digu.

Istorioa VII. mendean gertatzen da, euskaldunak kristau bihurtzen direneko garaia. Riktrudis, Arnoldo eta Luzia euskaldunen alaba bakarra, Adalbaldo frankotarren dukearekin ezkondu eta senarraren lurraldeetan bizitzera doa. Dukea, erregearen aginduz euskaldunei bakea eskaintzera dator. Badu, ordea, etsai handi bat euskaldunen artean, frankotarrekiko gorrotoa ahal duen gehien pizten saiatzen dena: Portun.

Portun, Riktrudisekin maitemindurik zegoen. Neskatxak haren maitasunari ez dio erantzunik eman nahi. Portunek, aitzitik, ez du atzera egiten bere nahian eta behin eta berriro saiatzen da. Horregatik dukea hiltzen du. Riktrudisek senarraren heriotzaren berri duenean, hiltzailea barka dezaten eskatu eta gero moja sartzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]