Edukira joan

Astrakhan

Koordenatuak: 46°21′00″N 48°02′06″E / 46.35°N 48.035°E / 46.35; 48.035
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Astrakhan (argipena)».
Astrakhan
Астрахань
hiri/herria
Astrakhango Kremlina Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Astrakhan oblasta
Hiri okrugaAstrakhan Urban Okrug
AlkateaAliona Gubanova
Izen ofizialaАстрахань
Jatorrizko izenaАстрахань
Posta kodea414000–414999
Geografia
Koordenatuak46°21′00″N 48°02′06″E / 46.35°N 48.035°E / 46.35; 48.035
Map
Azalera500 km²
Altuera-28
Demografia
Biztanleria475.629 (2021)
−54.164 (2020)
Dentsitatea2.276 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1558
Telefono aurrizkia8512
Ordu eremuaUTC+04:00, UTC+03:00, Moskuko Ordua eta Samarako ordua
Hiri senidetuakSari, Raxt, Ahmedabad, Atyrau, Brest, Grand-Popo (en) Itzuli, Ljubljana, Islamabad, Fort Lauderdale, Ivanovo, Kazan, Kislovodsk, Pembroke Pines, Ruse, Stavropol, Joxkar-Ola eta Aktau
http://www.astrgorod.ru/

Astrakhan[1] (errusieraz Астрахань, kazakheraz Хажы-Тархан, tatareraz Әстерхан, Ästerxan, persieraz حاجی‌ترخان , Haji-Tarkhan) Errusiako hiria da, Astrakhan oblasteko hiriburua eta gune administratiboa. Volga ibaiaren deltan dago, Kaspiar itsasotik 80 kmra eta itsas mailatik -28 metrora. 2010ean 520.339 biztanle zituen[2].

Astrakan mugako hiria da eta Errusiaren hegoaldeko atea. Europa eta Asiaren arteko bidegurutzean dagoenez gero, merkataritza eta garraio gune estrategikoa da. Volga ibaiak Ipar itsasoa, Beltza, Baltikoa eta Mediterraneoa lotzen ditu.

Hiria Kaspiar beheragunean dago, lurralde agor eta zuhaitzik gabekoan, Moskutik 1.534 kmra. Volgaren deltako 11 uharte hartzen ditu eta 500 km²-ko azalera dauka. Ibaiarekin lotutako kanal ugariak direla eta Hegoaldeko Venezia ezizenaz ezaguna da[3].

Erdi aroan Volgaren eskuineko bazterrean kokatutako Khadzhi-Tarkhan, gaur egungo hiritik 11 kmra zegoena, Urrezko Hordatik bereizitako Astrakhango khanerriko hiriburua izan zen. 1395ean Tamerlanek konkistatu zuen eta 1556an Ivan Izugarriak[4]. 1558an Volgaren ezkerreko bazterrean zurezko gotorleku bat egin zen. Hori izan zen oraingo Astrakhanen hasiera. 1569an hiriak Otomandar armadaren setioari aurre egin zion. 1582 eta 1589 artean harri eta adreiluzko gotorlekua eraiki zen: Astrakhango Kremlina, 2008tik Gizateriaren ondare izateko proposaturik dagoena[5].

XVII. mendean Errusiaren ekialderazko irteera bilakatu zen. Hirian kokatu ziren Armenia, Persia, India eta Khivako merkatari ugariek izaera nazioanitza eta heterogeneoa eman zioten. 1670 eta 1671n, hamazazpi hilabetez, Stenka Razinen kosakoen mendean egon zen. 1705ean, Kondraty Bulavinen matxinada gertatu zenean, hiria Petri I.a tsarraren aurka altxatu zen. 1711n Errusiar Inperioko gubernia bateko hiriburu bilakatu zen. Sei urte geroago, Errusiak Erdialdeko Asian egin zuen lehenbiziko sarraldia Astrakhandik abiatu zen[5].

Bigarren Mundu Gerran, 1942an Wehrmachta hiritik 100 kmra egon bazen ere, ez zen okupatua izan.

Biztanleriaren bilakaera
1840 1897 1926 1939 1959
45 900 112 900 175 400 253 600 295 800
1970 1979 1989 2002 2010
410 000 461 500 509 200 504 501 520 339

Astrakhanek klima erdi-agorra du (Köppen klima sailkapena: BSk), negu hotz eta uda beroekin. Urteko batezbesteko tenperatura 10,1 °C da. Hilabete hotzena urtarrila da (-4,8 °C) eta beroena uztaila (25,2 °C). Tenperatura minimo absolutua, -33 °C, 1954ko otsailean neurtu zen eta maximo absolutua, 41 °C, 1991eko uztailean. Urteko batezbesteko plubiometria 222 mmkoa da.


    Datu klimatikoak (Astrakhan)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -1.0 -0.1 6.7 17.7 24.1 29.1 31.6 30.0 24 15.4 7.1 1.3 15.5
Batez besteko tenperatura (ºC) -4.8 -4.7 1.4 11.4 17.8 23.0 25.2 23.4 17.3 9.6 3.2 -1.8 10.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -7.8 -8.2 -2.6 6.1 12.2 17.3 19.4 17.5 11.9 5.2 0.2 -4.4 5.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 15 11 16 21 24 25 24 19 19 17 16 15 222
Prezipitazio egunak (≥ 40) 4 3 4 3 3 3 3 3 3 3 4 4 40
Eguzki orduak 86.8 110.2 164.3 225.0 294.5 315.0 331.7 310.0 252.0 179.8 84.0 58.9 2412.2
Iturria (1): Pogoda.ru.net,[6]
Iturria (2): Hong Kong Observatory (Prezipitazio egun eta eguzki orduen datuak)[7]

Errusiako barnealdeko arrantza industriagune garrantzitsuena da, herrialdeko kabiar gehiena hemen produzitzen baita. Kaspiar itsasoan hidrokarburo baliabide handiak daude eta Astrakhango portuak garrantzi handia dauka horien garraioan. Hiritik hurbil Gazpromek petrolioa eta gasa prozesatzeko planta bat dauka[8]. Ontzigintzak indar handia dauka eta elikagai, argindar, kimika, zur, makineria eta metal industriak ere daude. Nekazaritzari dagokionez, eskualdeko tomate eta angurriek ospe handia dute eta herrialde osora esportatzen dira[3].

Astrakhango ikuspegia.

Garraiobideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astrakhani zerbitzua ematen dion aireportua Narimanovo da, hiritik 10 km hegoaldera dagoena. Mosku, Aktau, Baku eta Erevanera hegaldi zuzenak daude[9].

Trenez iparralde (Volgograd, Mosku), ekialde (Atyrau) eta hegoaldearekin (Baku, Makhatxkala) loturik dago. Tren zuzenak daude Mosku, Volgograd, San Petersburgo, Baku, Kiev, Brest eta beste hiri batzuetara joateko.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astrakhan ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Astrakan, karakul ardi jaioberrien larrua, eta hortik larru honekin eginiko beroki eta kapelak

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]