Asindeton
Asindeton hitza grezieratik dator (ἀσύνδετον "lokailu gabea"). Errekurtso sintaktiko hau juntagailuen ezaz baliatzen da, hau da, juntagailu edo lokailu bat jarri beharrean, proposizioak ondo-ondoan jartzen dira. Esaterako "etxera joan nahi du; (baina) ezin du". Figura hau elipsi mota bat da eta, Xabier Altzibarren ustez, "juntagailuak kentzeak zalutasuna eta bizkortasuna ematen dio esaldiari". Metaketetan eta enumerazioetan, bestetik, "esanahia indartzen laguntzen du".[1]
Errekurtso hau estilo kontzeptistaren gustukoa da, hitz gutxitan esanahi ugari adierazteko. Zentzu honetan klasikoa da Julio Zesarren esaldia: "Veni, vidi, vici". Atsotitzetan ere ohikoa da asindetona: "Etxean otso, kalean uso".
Poesian asko erabili da. Hona hemen Gabriel Arestiren adibide bat:[2]
- Lehen: Gazi.
- Orain: Geza.
- Gero: Gozo.
- Euskera ura bezalakoa da.
Badago erabat aurkako den errekurtsoa: polisindeton alegia. Hau juntagailuak gehitzean datza.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskaltzaindia: Literatura terminoen hiztegia. Bilbo: 2008. 72-73 or. Xabier Altzibarren artikulua.