Asante Kotoko SC
Ezizena(k) | Arantzurdeak | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1935 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Baba Yara Stadium edukiera: 40.528 lagun | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Jabea | Nana Osei Tutu II | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Abdulai Gazelle | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Ghanako futbol liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | 4.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Asante Kotoko Sporting Club Ghanako futbol talde bat da, Kumasi hirikoa, Ahanti eskualdean. Ghanako liga gehien irabazi dituen taldea da eta Afrikako Txapeldunen Kopa bi aldiz irabazi du. Taldearen jabea Ashanti leinuaren errege Nana Osei Tutu II.a da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ashanti leinuko hamairu gaztek sortu zuten 1935. urtean, hortik Asante izena. Urrezko aroa 1967 eta 1983 artean izan zuen, Afrikako Txapeldunen Kopan sei aldiz jokatu zuen finala eta bitan izan zen txapelduna.
Ghanako beste talde indartsua Akkra hiriburuko Hearts of Oak da eta talde bien artean lehia handia dago. 2001eko maiatzaren 9an Akkran jokatu zen bien arteko partidan istilu larriak izan ziren, eta polizia gas negar eragileak botaz sartu zen estadioan. Izuak eraginda 127 ikusle hil ziren.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ghanan: 37
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ghanako Liga (24): 1959, 1963–64, 1964–65, 1967–1968, 1969, 1972, 1975, 1980, 1981, 1982, 1983, 1986, 1987, 1988–89, 1988–89, 1990–91, 1991–92, 1992–93, 2003, 2005, 2007–08, 2011–12, 2012–13, 2013–14, 2021–22.
- GFAren Liga berezia (1): 2019.
- Ghanako Kopa (9): 1958, 1959, 1960, 1978, 1984, 1997–98, 2001, 2014, 2017.
- Ghanako Superkopa (3): 2012, 2013, 2014.
Nazioartean: 2
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Afrikako Txapeldunen Kopa:
- Txapelduna (2): 1970, 1983.
- Finalista (5): 1967, 1971, 1973, 1983, 1993.
- CAF Konfederazio Kopa (0): finalista 2004an.
- CAF Errekopa (0): finalista 2002an.