Arturo Frondizi
Arturo Frondizi (Paso de los Libres, Corrientes, 1908ko urriaren 28a - Buenos Aires, 1995eko apirilaren 18a ) argentinar politikari eta legegizona izan zen. 1958-1962 bitartean Argentinako Errepublikako presidentea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1928. urtean Alderdi Erradikalean (UCR) sartu zen, eta alderdi horren eskutik diputatu izendatu zuten 1946an. Hauteskunde orokorretara aurkeztu zela eta, Alderdi Erradikalean zatiketa gertatu zen, eta zatiketa haren ondoren Frondizik Hiritarren Elkarte Erradikal Zorrotza (UCRI) antolatu zuen 1957an. Alderdi horren hautagai zela, Argentinako presidente hautatu zuten 1958. urtean, peronisten laguntzarekin. Bere politika ekonomikoa oso zorrotza izan zen, eta langileen haserrea piztu zuen, baina militarrek ere ez zuten begi onez hartu, eta 1962. urtean eraitsi egin zuten bere kargutik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arturo Frondizi |