Artikulazio-protesi
Artikulazio-protesi | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | medical implant (en) , orthopedic prosthesis (en) Protesia |
Identifikatzaileak | |
GNS-9-MK | 81.51, 81.52 eta 81.53 |
MedlinePlus | 002975 |
eMedicine | 002975 |
MeSH | D007595 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Artikulazio-protesia gizaki edo animali baten artikulazioaren azalerak guztiz edo partzialki ordezkatzen dituen elementu artifizialek osatzen dute. Ordezkatzen diren elementuen arabera protesia mugatua, partziala edo osoa izan daiteke.
Ezaugarri orokorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulazio-protesi baten diseinuak zenbait arazo konpondu behar izaten ditu:
- Ordezkatutako zatiaren ekintza simulatzea (biomekanika, ergonomia);
- Organismoak elementu arrotzak onartzea;
- Erabilpenak dakarren degradazioari eustea, bai protesian bertan kimikoki (korrosioa) edo mekanikoki (fretting), baita protesiaren ondoko hezurrean gerta daitekeena ere;
- Estetikoki onargarria izatea.
Oro har, kondilo forman (gainazal artikular kurbatu konbexua) moldatutako metal edo beira protesiekin lortzen da emaitza onena. Gero, material ezberdinak onbehar izaten da ahal denik eta higadura gutxien izateko.
Kondilo formako piezak, hala nola aldakaren kupula-artroplastiak edo tibiaren lautadarenak egiten direnean, pieza artifizialaren eta hezurraren artean zuntz-mintz bat sortzen da hezur-ehun harroan gertatzen diren mikromugimenduei erantzunez. Horretara, hezur-ehuna birmodelatzen da, oinarri berria sortuz.
Garapen historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzinan, artikulazioetako lesioak tratatzeko material bigunak eta malguak txertatzen ziren barrunbe sinobialean; baina erresistentzia gutxikoak izaki, artroplastia mota honek ez zuen emaitza onik.
Artikulazio-protesi modernoen lehen saiakera 1939koa da, Marius Nygaard Smith-Petersen norvegiarrak femurraren burua ordezkatu zuenean;[1] baina garapenik handiena 1960 hamarkada hasieran lortu zen,John Charnley zirujau britainiarrak aldakako artikulazioan emaitza iraunkorragoak lortzen zituen metalezko eta polietilenozko piezak erabili zituenean;[2] operazioz operazio, teknika hobetuz joan zen. Hamarkada horretako amaieran Frank Gunston kanadiarrak belaunean aplikatu zuen teknika. Protesi-interbentzioetan oraindik erabiltzen diren hainbat oinarri Charnleyek ezarritakoak dira, hala nola artikulazio-piezak hezurrari modu zurrunean finkatzea, giltzaduraren bi aldeak ordezkatzea edo higadura gutxiko materialak erabiltzea. Harrezkero artikulazio askotan erabiltzeko aukera ireki da, nahiz eta lehen aipatutakoak (aldaka eta belauna) diren erabilienak, eta aurreratuenak.[3]
Artikulazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldaka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldakako protesiek asko eboluzionatu dute (batez ere protesiaren eta hezurraren arteko zimentazioa hobetuz) baina oro har egitura ez da aldatu.[3]
Belauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belauneko protesi-interbentzioek, berriz, aldaketa handiagoak izan dituzte artikulazioaren geometria eta batez ere zinematika konplexua dela eta.[3]
Orkatila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orkatileko lehen protesiak 1962an ezarri ziren, astragalo hezurraren ordezkapena eginez.[4] 1970. hamarkadatik aurrera, berriz, bi osagaiko protesiak garatu ziren, astragaloa eta tibiaren beheko ertza ordezkatuz.[5]
Sorbalda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorbaldako artikulazioaren lehen protesiak 1950 hamarkadan erabiltzen hasi ziren, lehenik humero buruaren haustura konplexuetan, eta gero artikulazioaren higadura tratatzeko.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Marius Nygaard Smith-Petersen: Arthroplasty of the hip. A new method. In: J. Bone jt. Surg. Band 21, 1939, S. 269 ff.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Historia de la prótesis total de cadera» Sendagrup 2014-06-16 (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Larrañaga, Oier Gorosabel. Artikulazio protesiak | Aixebe & Abante. (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
- ↑ Muir, Dawson C; Amendola, Annunziato; Saltzman, Charles L. (2002). «Forty-Year Outcome of Ankle "Cup" Arthroplasty for Post-Traumatic Arthritis» The Iowa Orthopaedic Journal 22: 99–102. ISSN 1541-5457. PMID 12180622. PMC 1888367. (Noiz kontsultatua: 2023-10-26).
- ↑ Elgaard, T.; Kofoed, H.. (1999-01-01). «Radiographic assessment of the mobility of ankle arthroplasty: a prospective study» Foot and Ankle Surgery 5 (2): 95–99. doi: . ISSN 1268-7731. (Noiz kontsultatua: 2023-10-26).
- ↑ C. S. Neer, T. H. J. Brown, H. L. McLaughlin: Fracture of the neck of the humerus with dislocation of the head fragment. In: The American Journal of Surgery. 85, 1953, S. 252–258.