Edukira joan

Armagintzaren Museoa

Koordenatuak: 43°11′04″N 2°28′11″W / 43.184514°N 2.469617°W / 43.184514; -2.469617
Wikipedia, Entziklopedia askea
Armagintzaren Museoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaEibar
Koordenatuak43°11′04″N 2°28′11″W / 43.184514°N 2.469617°W / 43.184514; -2.469617
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2007
Inaugurazioa2007ko urtarrilaren 18a
Kontaktua
HelbideaBista Eder, 10 5º
E-postamailto:museoa@eibar.eus
Telefonoatel:+34-943-70-84-46
Webgune ofiziala

Armagintzaren Museoa Eibarren dagoen industria eta armagintza museo bat da. Hiriko industria berezko ezagunenaren izena darama, baina Eibarko industria jarduera orokorraren historia egiten du. Aguirre y Aranzabal (AYA) eskopeta-fabrika zaharreko 5. solairuan dago, egun Portalea deritzon udal eraikin publikoan[1].

Eibarko armagintzaren tradizioa, industria-ondarea eta oroimen historikoa gordetzea eta zabaltzeko xedea du. Langintza horren historiaren eta teknologiaren bilakaeran ibilbidea dago erakus-aretoetan, XIV. mendetik hasi eta XXI. mendera arte. Horrekin batera, Eibarren ondare industriala ere gorde eta erakusten da bertan. Eibarren fabrikatutako produktu asko eta era askotakoak (bizikletak, motorrak, josteko makinak...), oso marka ezagunetakoak: Alfa, Lambretta, G.A.C., Orbea, B.H., El Casco, Boj, Jata, Solac...


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Armagintzaren Museoa — Kultura — Eibarko Udala» www.eibar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.