Argiaren alaba
Argiaren alaba | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (2014) |
Argitaratze-data | 2014 |
Generoa | Eleberria |
Hizkuntza | Euskara |
Herrialdea | Euskal Herria |
Orrialdeak | 159 or. |
ISBN | 978-84-616-9578-2 |
Datu gehigarriak | |
Argiaren alaba, Yolanda Arrieta Malaxetxebarria[1] idatzitako liburua da, Eleberriaren alorrean sailkatua. 2014. urtean Markina-Xemeingo udalaren laguntzaz autoeditatu zen eta 2015. urtean argitaratu zen Denonartean argitaletxearen bidez argitaratu zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mirarik hamazazpi urte ditu, aita amerikarra eta ama euskalduna. Estatu Batuetan bizi arren, ama eta izeko Amaia jatorri euskalduna mantentzen saiatu dira, betidanik, eta horregatik moldatzen da primeran euskaraz. Gaitasun handiko nerabea izanik, ez du inoiz arazorik izan letrekin eta zenbakiekin, baina berak dioen bezala, “adimena estatistiken gainetik doanean, emozioak auskalo, eta bizipenak, estatistikoki altutzat hartzen den adimena baino koska bi beherago, hegaldatzeak eskatzen duen abiada hartzeko lurrik gabe sentitzen da bat”. Horregatik, etxean beretzat antolaturiko planei aurrea hartuz, izeko Amaiarekin igaroko du 2013ko uda, aitita-amamen lurraldean. Era bitxi batean, ordea: denboran salto eginez, bi mende eta laurden aurretik, bertan hazitako neska idazle baten bizimoduan murgildu ahala, datuak fikzio bihurtzen.
Gaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lan honen xedea, Bizenta Mogel Elgezabal[2] andre idazlearen bizitzara eta bizimodura hurbiltzea izan da, datu errealetan oinarritutako fikzio baten bidez, fikzio-prozesua bera delarik ardatz eta eragile.
Pertsonai nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mirari, protagonista nagusia: hamazazpi urteko neska.
Amaia, Mirariren izeba.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015 - Euskadi saria - Euskarazko haur eta gazte literatura
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arrieta Malaxetxebarria, Yolanda - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2017-11-15).
- ↑ Mogel, Bizenta - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2017-11-17).