Ardaitz
Ardaitz | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko aireko ikuspegia, 2020. urtean | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioak |
Udalerria | Erroibar |
Administrazioa | |
Mota | leku |
Izen ofiziala | Ardaitz |
Posta kodea | 31697 |
Herritarra | ardaiztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°53′42″N 1°27′31″W / 42.895°N 1.4586°W |
Garaiera | 722 metro |
Distantzia | 36,8 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 9 (2020) |
Ardaitz[1][a] Erroibar ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.
1990eko urriaren 25era arte Ardaitz kontzejua izan zen. Orduz geroztik, lekuko estatusean degradatuta geratu zen. 2020 urtean 9 biztanle zituen.
Bertako biztanleak ardaiztarrak dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ardaitz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Ardaiç (1240)
- Ardayç (1243)
- Ardaiz (1245)
- Ardaitz (1268)
- Ardayz (1366)
- Ardaiz (1534)
- Aitz (1976)
- Atx (1985)
- Ardaitz (1989)
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ardaitz Erroiberran dago.
Ingurune naturala eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroiberraren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.
Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.
Estazio meteorologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroiberran dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [3] Gainera, 1975an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[4] Erroko estazioa da Ardaitzerako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.
Datu klimatikoak (Erro, 1975-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 21.0 | 23.0 | 26.0 | 32.0 | 37.0 | 39.0 | 40.0 | 36.0 | 28.0 | 22.0 | 20.0 | 40.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.8 | 7.9 | 11.0 | 12.8 | 17.4 | 21.5 | 24.2 | 24.7 | 21.1 | 16.4 | 10.6 | 7.6 | 15.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.8 | 3.4 | 6.0 | 7.7 | 11.7 | 15.6 | 18.0 | 18.1 | 14.7 | 11.0 | 6.5 | 3.6 | 9.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.3 | -1.1 | 1.1 | 2.6 | 6.1 | 9.6 | 11.8 | 11.6 | 8.2 | 5.6 | 2.3 | -0.5 | 4.7 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -9.2 | -8.1 | -5.0 | -2.5 | 0.0 | 3.1 | 5.7 | 4.8 | 1.8 | -1.4 | -5.0 | -8.3 | -2.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 134.1 | 121.5 | 116.4 | 142.7 | 102.5 | 63.9 | 53.6 | 52.8 | 81.4 | 123.0 | 156.3 | 153.4 | 1301.6 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 71.5 | 63.5 | 67.4 | 59.9 | 60.0 | 60.0 | 61.3 | 100.0 | 110.0 | 86.8 | 83.5 | 88.0 | 110.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13.5 | 11.9 | 12.4 | 15.1 | 14.6 | 9.8 | 7.0 | 7.6 | 9.3 | 13.1 | 14.2 | 14.4 | 142.8 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 3.0 | 4.0 | 3.0 | 2.1 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.4 | 2.1 | 15.9 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Hirigintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriak 4 kale ditu:[6]
- Karrika nagusia
- Legar karrika
- Done Petri karrika
- Zaldoki karrika
Etxeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriak 24 etxe ditu:[6]
- Angela
- Zarkumena
- Etxeberri
- Lakabena
- Zuriona
- Borda
- Eskola
- Salbana
- Patxana
- Joakina
- Txantxumena
- Joseantonio
- Ardantxena
- Kura
- Moxena
- Sastrena
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1217an jada aipatutako eliza duen erregengo hiribildu bezala, bertako biztanleek koroari 1280. urtean papaiak dirutan (65 sos) eta espezietan (22 kahitze eta erdi garagar eta oloa) ematen zizkioten.
Garai modernoan, haraneko alkateak gobernatzen zuen, Erroko bizkondeak izendatua, honek zuen jurisdikzio zibila, eta ibarreko diputatuek -Erroibarrek berak izendatuak- eta Ardaitz herriak izendatutako erregidoreek -"bere bizilagunen artean txandakatuz"- jurisdikzio ekonomikoa zuten. 1802an irin-errota bat zuen. 1849an, herriari, ereindako 160 lapurreta kalkulatzen zitzaizkion.
1990eko urriaren 25ean, Ardaitz populazio gutxikoa zenez (15 pertsona inguru), Nafarroako Gobernuak kontzejuko estatusa kendu zion herriari. Horrela, Erroibarko Udalak bere lurrak administratu zituen eta Ardaitz toki bihurtu zen.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020 urteko erroldaren arabera 9 biztanle zituen Ardaitzek.[7]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
7 | 7 | 7 | 7 | 8 | 7 | 9 | 10 | 10 | 8 | 8 | 8 | 8 | 8 | 9 | 8 | 9 | 11 | 11 | 10 | 9 |
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Erroibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[8]
Koldo Zuazok, 2010ean, Erroiberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[9]
Ardaitzeko azpieuskalkia erroibarrera da, eta, zehazki, Hegoerroibartar aldaera.[10]
Euskararen Foru Legea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Erroibar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 24,01ek zekien euskaraz.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Done Petriko eliza, XI. mendeko kristiau eliza.
- Santa Kattalingo baseliza, kristiau baseliza.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Ardaitz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ Erroko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ a b Erroibarko Udala. Ardaitzeko planoa
- ↑ «Ardaitz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- ↑ Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Erroibarrera.