Edukira joan

Apofis I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apofis I.a
Apofis I.a gobernari hiksoaren izena duen eskarabeoa. Bostongo Arte Ederren Museoa, Boston. Irudi gehiago
Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XVI. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 1540 ( urte)
Familia
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko XV. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Apofis I.a edo Apepi, Egiptoko XV. dinastiako bosgarren faraoi hiksoa izan zen, Flavio Joseforen arabera, K.a. 1574 eta K.a. 1534 bitartean gobernatu zuena.

Manetonen arabera, Flavio Joseforen testuan aipatua dena, Apofisek 61 urteko erregealdia izan zuen. Sexto Julio Afrikanok gauza bera esan zuen.

Bere jatorria hiksoa zen arren, eta Tebaseko erregeen aurka borrokatu zuen arren, uste denez, gobernari honek, neurri batean behintzat, bazituen ohitura egiptoarrak, ondo hezia eta baketsua zen. Dirudienez, bere erregealdiaren lehen urteak, baketsuak izan ziren ondoko Goi Egiptoko lurrekin, soilik Seqenenraren erregealdian hasi ziren borroka bortitzak, ondoren Kamosek jarraitu zituenak.

Bere garaiko testigutzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako hauetan aipatzen da:

  • Ahmesen Papiroa
  • Saillier Papiroa
  • Menfiseko apaizen erregistroetan
  • Eraikinen baxuerliebe ugaritan
  • Erregearen bi arrebaren eta alabaren izenak ezagutzen dira: Tani, Tsharidyet eta Harta
  • Errege honi buruz ezagutzen den ontzi kanopo bakarra, Iberian aurkitu zen.

Garai honetan, irudian agertzen denaren antzeko milaka eskarabeo egin ziren, Khepri jainkoarekin lotutako kuttun bezala erabiliak, jainko, gobernari, apaiz eta beste pertsonaia nabarmen batzuen izenekin idatziak.

Ryholtek, Apofis I.a Aauserra, Aaqenenra eta Nebkhepeshrarekin identifikatzen du, eskarabeo hiksoetan aurkitutako izenak.

beste hipotesi batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Grimalek eta beste aditu batzuk, izen bereko bi gobernari ezberdin existitu zirela diote, Apofis I.a eta Apofis II.a, alegia.
  • Ryholten arabera, Apofis, itxura batean, usurpatzaile bat izan zen.


Aurrekoa
Iannas
Egiptoko faraoia
Egiptoko XV. dinastia
Ondorengoa
Apofis II.a