Edukira joan

Antemiolo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antemiolo
Bizitza
JaiotzaKonstantinopla, V. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
 Bizantziar Inperioa
HeriotzaGalia, 471 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Familia
AitaAntemio
AmaMarcia Euphemia
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakmilitarra

Antemiolo (471n hila) Antemio Mendebaldeko Erromatar Inperioko Enperadorea (467472) eta Ekialdeko Erromatar Inperioko Martziano enperadorearen alaba, Martzia Eufemiaren semea zen.

Bere benetazko izena, bere aitarena bezala, Antemio zen (latinez: Anthemius). Bere aitarekin ezberdintzeko Antemiolo ezizena jaso zuen, "Antemio txikia". -olus atzizkia "txiki" esan nahi du.

Bere bizitza 511ko Chronica Gallicatik bakarrik ezagutzen da. Enperadore bihurtu ostean bere aitak Galiara bidali zuen armada indartsu batekin, hiru jeneralekin batera: Torisario, Everdingo eta Hermiano, bisigodoei aurre egiteko asmoz, orduan Proventza okupatu eta Auvernia konkistatuko zutela mehatxatuz. Euriko errege bisigodoak Antemiolo eta bere jeneralak Arlesetik gertu garaitu zituen eta laurek guduan hil ziren. Chronica-k, 649. sarreran, honela dio:[1]

« Antimolus a patre Anthemio imperatore cum Thorisario, Everdingo et Hermiano com. stabuli Arelate directus est, quibus rex Euricus trans Rhodanum occurrit occisisque ducibus omnia vastavit »
Bere aitak, Anthemio enperadoreak, Antemiolo Arlesera bidali zuen, Torisario, Everdingo eta Hermianorekin batera. Euriko erregeak Rodano ibaiaren beste aldean aurkitu zituen eta dukeak [termino militarra] hil ondoren, lurraldea zakuratu zuen.


Chronica-ren arabera gertaera Eurikoren tronuratzearen (467) eta Antemio eta Rizimeroren arteko gerraren (471472) artean kokatzen da. Bere heriotzaren data zertxobait gehiago zehaztu daiteke. 468 eta 471 artean Antemio enperadoreak bisigodoak Galiatik kanporatzen saiatu zuen. Garai hartan Riothamo britaniarrak gidatutako armada bat garaitua izan baitzen Déolsetik gertu. Ez da ezinezkoa Antemioloren armada Riothamo indartzera bidalia izatea eta Eurikok, aldi berean, bi indarrak garaitu izana, 470 edo 471 urtean.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Burgess, Richard. (2017-07-05). «The Gallic Chronicle of 511: A New Critical Edition with a Brief Introduction» Society and Culture in Late Antique Gaul (Routledge): 85–100. ISBN 978-1-315-24282-8. (Noiz kontsultatua: 2025-01-27).
  2. Hornsby, Roger; Barnwell, P. S.. (1996). «Emperor, Prefects and Kings: The Roman West, 395-565» The Classical World 89 (5): 419.  doi:10.2307/4351831. ISSN 0009-8418. (Noiz kontsultatua: 2025-01-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]