Anne Perry
Anne Perry | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juliet Marion Hulme |
Jaiotza | Londres, 1938ko urriaren 28a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Los Angeles, 2023ko apirilaren 10a (84 urte) |
Familia | |
Aita | Henry Rainsford Hulme |
Hezkuntza | |
Heziketa | Christchurch Girls' High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, haur literaturaren idazlea eta zinema gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Mario Lanza (en) |
Genero artistikoa | detektibe-fizkioa historical mystery (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Azken Egunetako Santuen Jesukristoren Eliza |
anneperry.co.uk | |
Anne Perry (jaiotza-izena: Juliet Hulme ; Londres, Ingalaterra, 1938ko urriaren 28a - Los Angeles, 2023ko apirilaren 10a) britainiar eleberrigilea izan zen.
15 urte zituela, bere lagun Paulinerekin batera haren ama hil zuten, eta oso gazteak zirenez bost urteren buruan aske ziren arren, berebiziko eragina izan zuen gertaera hark bere bizitzan. Espetxetik atera ondoren izena aldatu eta historiako ikasketak egin zituen unibertsitatean, eta gero lanean hasi zen. 1993. urtean Izaki zerutarrak filma estreinatu zen arte ez zen bere benetako nortasunaren berri zabaldu. Orduan jakin zen Anne Perry polizia-eleberrien idazlea hilketa haren arduradunetako bat zela, baina horrek ez zuen bere ospea ilundu. Izan ere, hogei eleberritik gora idatzi ditu, eta zortzi milioi aletik gora saldu ditu mundu guztian zehar; Agatha Christie berritzat hartzen dute askok. Bere eleberri gehienak Viktoria erreginaren agintaldian girotuak dira, eta beren osagai aipagarrienak pertsonaiak dira, egileak pertsonaiez egiten duen ikerketa, zehazkiago. Pitt inspektorea da bere eleberri askotako protagonista, gizakiaren ahultasunaren aurrean eskuzabal eta ulerkor jokatzen duen gizona; ez da harritzekoa ezaugarri horiez hornitu izana bere protagonista, izan ere, egileak berak esan ohi duenez, bere helburua da irakurleei ulertaraztea gizakia une jakin batzuetan edozer egiteko gai izan daitekeela, eta ezin dugula inor arintasunez epaitu. Carter Streeteko hilketak (1976) lanarekin hasi zen ospea irabazten, eta haren ondoren argitaratu zituen Pentecost Alleyko prostituta, Tamesisen itoa, Callanter Squareko hilotzak, Cardington Crescenten pozoitzen, etab.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Thomas Pitt protagonista gisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Cater Street Hangman (1979)
- Callander Square (1980)
- Paragon Walk (1981)
- Resurrection Row (1981)
- Rutland Place (1983)
- Bluegate Fields (1984)
- Death in the Devil's Acre (1985)
- Cardington Crescent (1987)
- Silence in Hanover Close (1988)
- Bethlehem Road (1990)
- Highgate Rise (1991)
- Belgrave Square (1992)
- Farrier's Lane (1993)
- The Hyde Park Headsman (1994)
- Traitors Gate (1995)
- Pentecost Alley (1996)
- Ashworth Hall (1997)
- Brunswick Gardens (1998)
- Bedford Square (1999)
- Half Moon Street (1998)
- The Whitechapel Conspiracy (2001)
- Southampton Row (2002)
- Seven Dials (2003)
- Long Spoon Lane (2005)
- Buckingham Palace Gardens (2008)
- Treason at Lisson Grove (2011)
- Dorchester Terrace (2012)
William Monk protagonista gisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Face of a Stranger (1990)
- A Dangerous Mourning (1991)
- Defend and Betray (1992)
- A Sudden, Fearful Death (1993)
- The Sins of the Wolf (1994)
- Cain His Brother (1995)
- Weighed in the Balance (1996)
- The Silent Cry (1997)
- A Breach of Promise (1997)
- The Twisted Root (1999)
- Slaves of Obsession (2000)
- A Funeral in Blue (2001)
- Death of a Stranger (2002)
- The Shifting Tide (2004)
- Dark Assassin (2006)
- Execution Dock (2009)
- Acceptable Loss (2011)
- A Sunless Sea (TBA)
Lehen Mundu Gerrako saila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- No Graves As Yet (2003)
- Shoulder the Sky (2004)
- Angels in the Gloom (2005)
- At Some Disputed Barricade (2006)
- We Shall Not Sleep (2007)
Eguberrietako ipuinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A Christmas Journey (2003)
- A Christmas Visitor (2004)
- A Christmas Guest (2005)
- A Christmas Secret (2006)
- A Christmas Beginning (2007)
- A Christmas Grace (2008)
- A Christmas Promise (2009)
- A Christmas Odyssey (2010)
- A Christmas Homecoming (2011)
Fantasiazkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tathea (1999)
- Come Armageddon (2001)
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The One Thing More (2000)
- A Dish Taken Cold (2001)
- Death by Horoscope (2001)
- Much Ado About Murder (2002)
- Death By Dickens (2004)
- I'd Kill For That (2004)
- Letters From The Highlands (2004)
- Thou Shalt Not Kill: Biblical Mystery Stories (2005)
- Heroes (Most Wanted) (2007)
- The Sheen on the Silk: A Novel (2010)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.