Andrei Tupolev
Andrei Nikolaievitx Tupolev (errusieraz: Андрей Николаевич Туполев; Pustomazobo, 1888ko azaroaren 10a – Mosku, 1972ko abenduaren 23a) errusiar ingeniaria izan zen. Bere izena du Tupolev hegazkingintzako konpainiak. Sobietar Batasuneko garaiko hegazkin marka ezagunena izan zen hori, eta Errusiako Federazioan 21. mendean enpresa publiko inportantea da halaber.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nikolai Zhukovskiren ikasle eta laguntzaile izan zen. 1918. urtean bere lehen monoplanoa egin zuen. Handik aurrera 100 hegazkin-mota baino gehiago egin ziren haren gidaritzapean. 1933. urtean "ANT 20" hegazkina egin zuen, garai hartako hegazkin handiena izan zena. 1937. urtean atxilotu zuten, eta heriotza-zigorra eman zioten. Heriotza-zigorra kendu bazioten ere, kartzelan egon zen 1941. urtea arte, eta urte hartan aske utzi zuten. Hiru Stalin Sari eta Lenin Saria (1957) irabazi zituen erreazkiozko hegazkintzari buruz egin zituen lanengatik.
"TU 95" bonba-hegazkina eta "TU 144" merkataritzarako hegazkin supersonikoa egin zituen.
Tupolev ingeniariaren diseinu askok Tupolev izena eta Tu- laburpena izan zuten, eta enpresa izan ere bilakatu zen deitura. 21. mendean, pribatizazio fase bat izan zuen Tupolev enpresak, baina 2006tik berriz estatuarena da, Errusiako Federazioarena alegia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrei Tupolev |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.